16 hildako EAEn eta zazpi Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz, 16 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken orduetan, beraz, orain arte, 1.312 pertsona hil dira. Halaber, PCR proben bidez 123 kasu positibo berri atzeman dituzte Euskadin, eta test azkarren bitartez 481. Horrenbestez, guztira 15.969 kasu baieztatu dituzte orain arte proba horien bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera (aurreko egunean 20:00ak arte bildutakoak).
Bestalde, 6.607 pertsona ospitaleratu dituzte jada EAEn koronabirusa dela eta, atzo 46 paziente gehiago artatu ostean. Ildo horretatik, 544 pertsona zainketa intentsiboen unitatean artatu dituzte, atzo emandako datuekin alderatuta hiru kasu berri zenbatu ostean. Azken 24 orduetan 444 pertsona gehiagok gainditu dute gaixotasuna Euskadin, horrenbestez, guztira, 11.380 herritar sendatu dira jada. Horrek esan nahi du kutsatutakoen % 71,3 sendatuta daudela edo alta jaso dutela.
Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, Euskadin 100.926 PCR proba eta 51.277 test azkar egin zaizkie 77.927 pertsonari, horietatik 3.674 azken 24 orduetan. Gaur egun, 636 pertsona daude ospitaleratuta EAEn, atzo baino 19 gutxiago; horietatik 541 gelan daude (17 gutxiago), eta 95 zainketa intentsiboen unitatean (bi gutxiago).
Lurraldeka, Araban 144 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bat gehiago), 343 hil dira (bat gehiago) eta 4.125ek eman dute positibo (163 gehiago). Bizkaian, 361 pertsona ospitaleratu dituzte (aurreko balantzean baino 10 gutxiago), eta 706 pertsona hil dira koronabirusak jota (11 gehiago) eta 9.085 kutsatu dira (241 gehiago). Gipuzkoan erregistratu dira daturik baxuenak: 131 ospitaleratu zenbatu dituzte (10 gutxiago), 263 hildako (lau gehiago) eta 2.759 kasu (46 gehiago).
Nafarroan, berriz, zazpi pertsona hil dira azken egunean, eta 33 kasu gehiago atzeman dituzte. Testuinguru horretan, dagoeneko 4.848 kasu positibo zenbatu dituzte PCR proben bitartez. Halaber, COVID-19 gaitzaren eraginez Foru Erkidegoan orain arte 458 pertsona hil direla baieztatu dute osasun arloko agintariek.
Espainiako Osasun Ministerioak ostiral honetan emandako datuen arabera, Nafarroan 1.977 pertsona ospitaleratu dituzte pandemia hasi zenetik, atzo baino 12 gehiago. Horrez gain, 132 gaixo artatu dituzte zainketa intentsiboen unitatean, hortaz, ez dute paziente berririk izan atzoko datuekin alderatuta. Halaber, 72 alta eman dituzte, guztira 2.185, hau da, kutsatutako guztien % 34,5, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Datu horiekin, PCR proben bidez baieztatutako kasuak 4.848 dira pandemia hasi zenetik. Horiei, ordea, test azkarren bitartez atzemandako beste 1.489 kasu gehitu behar zaizkie. Guztira, beraz, 6.337 kasu.
Testuinguru horretan, ikuspuntu epidemiologikotik aztertuta, Foru Erkidegoan hazkundearen kurba "ordoki batera iritsi" dela esan zuen atzo Santos Indusrain Osasun kontseilariak, eta "beheranzko egonkortze" batera iritsiko direla aurreikusi zuen.
Grafiko honek PCR probaren eta test azkarren bidez egunero zenbatutako kasu berriak erakusten ditu:
Hildako kopuruak gora egin du Espainian
Bestalde, Espainian koronabirusak eragindako heriotzek gorakada txikia izan dute atzoko datuekin aderatuta, 281 pertsona hil baitira azken 24 orduetan, ostegunean baino 13 gehiago. Gauzak horrela, dagoeneko 24.824 pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren ondorioz.
Osasun Ministerioak gaur goizean emandako datuen arabera, herrialdean 215.216 kasu baieztatu dituzte PCR proben bitartez, alegia, 1.781 positibo gehiago zenbatu dira egun bakar batean.
Gainera, orain arte 114.678 pertsona sendatu dira, azken 24 orduetan 2.628 gehiago.
3,2 milioi kasu eta 233.000 hildako nazioartean
Nazioartean, 3,2 milioi pertsona baino gehiago kutsatu dira koronabirusarekin, eta dagoeneko 233.000 hildako baino gehiago zenbatu dira. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) utzi ditu orain arte zenbatutako hildako gehienak, eta egunero 30.000 kasu positibo berri inguru baieztatzen dituzte herrialdean.
Johns Hopkins Unibertsitateak emandako datuen arabera, AEBk kasu berri ugari zenbatzen jarraitzen ditu egunero, eta koronabirusa atzemateko probetan positibo eman duten ia 1,07 milioi pertsona daude jada. Hildakoei dagokienez, berriz, 63.000 baino gehiago zenbatu dituzte. New Yorken bakarrik, 18.000 hildako baino gehiago eragin ditu gaitzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.