Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Fokuekin lotutako 1.000 PCR proba baino gehiago Algortan eta ia 300 Gasteizen
Urdulizko ospitalean 400 PCR proba egin zituzten atzo Algortako Bikain tabernako bezeroen artean. Gaurko 620 pertsona daude deituta.
Sagartoki taberna. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Urdulizko Ospitalean 400 PCR proba egin zituzten atzo, Algortako (Bizkaia) Bikain tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketa dela eta. Gaur, 620 pertsonak daukate hitzordua proba egiteko.
Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec tabernen fokuei dagokienez, 133 eta 152 PCR proba egin dira orain arte, hurrenez hurren.
EAEn, 510 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 292 Bizkaian atzeman dituzte, 92 Gipuzkoan eta 112 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonek positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, gaitza atzemateko 6.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ez da istilurik izan Donostian Realaren eta Olympique Lyonen arteko partidaren harira
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Hogei bat familiak etxebizitza galtzeko arriskua dute Balmasedan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bi pertsona atxilotu dituzte Tolosan bi udaltzaini eraso egitea egotzita
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Plentziako kirol-portuko 204 amarratze-lekuren esleipen berria aurten osatzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Klikik egin gabeko WhatsApp bidezko iruzurrak: Ertzaintzaren gomendioak 359 kasu detektatu ondoren
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, banatzaile bati eraso egin eta hainbat pakete lapurtzeagatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Hiria eta donostiarrak "errespetatzeko" eskatu die Donostiako alkateak Olympique Lyonen jarraitzaileei
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Olympique Lyonen arteko partida dela eta
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
Gehiago ikusi