336 kasu gehiago izan dira Euskadin eta 272ra jaitsi dira Nafarroan
Euskadik 336 kutsatu berri (64 gehiago) atzeman ditu astelehen honetan egindako 7.424 PCR probetan. Gainera, azken 24 orduetan 33 pertsona ospitaleratu dituzte eta 56 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan, aurreko egunean baino hiru gutxiago.
Datu positibo horiek egindako 7.424 PCR proba guztien % 4,5 dira, igandeko % 5,06aren aldean (212 positibo zenbatu eta 5.366 PCR proba egin zituzten), Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera.
Ospitaleetako egoerak hobera egin du apur bat; izan ere, 304 pertsona zeuden ospitaleratuta igandean (245 gela arruntetan eta 59 zainketa intentsiboetako unitateetan), eta 296 atzo (240 gela arruntetan eta 56 zainketa intentsiboetako unitateetan). Hobetze hau eman da, nahiz eta astelehenean 33 pertsona ospitaleratu zituzten, eta bezperan 14 baino ez.
Gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen zehazten duen indizea (R0) 1etik behera dago oraindik, baina apur bat igo da, 0,95era, aurreko 0,92aren aldean.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 168 kasu berri izan dira Bizkaian (aurreko egunean 114 izan ziren). Bilbon 50 kasu berri zenbatu dituzte (igandean baino 30 gehiago), Portugaleten 17, Barakaldon 14 eta Santurtzin 13 gehiago.
Gipuzkoan, 112 positibo berri erregistratu dituzte (igandean 123 izan ziren): Donostian 20 kasu gehiago, Lasarte-Orian 10 positibo berri, Errenterian 7, Azpeitian 6 eta Zumarragan beste 6.
Araban, berriz, 52 positibo berri atzeman dituzte (31 bezperan), horietatik 48 Gasteizen, aurreko egunean baino 23 gehiago.
Halaber, Euskaditik kanpo bizi diren lau pertsonek positibo eman dute, igandean bezainbeste.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak, pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Intzidentzia adinaren arabera
Detektatutako 336 positibo berrietatik, 178 gizonezkoei dagozkie eta 158 emakumezkoei. Adinaren arabera, positiboen zifrarik handiena 50 eta 59 urtekoen artean dago (57 kutsatze berri) eta 56 positibo zenbatu dituzte 10 eta 19 urtekoen artean. Beste 55 kasu 40 eta 49 urte bitartekoen artean gertatu dira, 50 positibo 10 urtetik beherakoen artean eta beste 38 kasu 20 eta 29 urtekoen artean. Gainera, 25 kutsatze berri daude 30 eta 39 urtekoen artean, eta 17, berriz, 60 eta 69 urtekoen artean.
Adinekoen kolektiboaren artean (beste adin-talde batzuenak baino konplikazio larriagoak izateko joera handiagoa dutenak), 17 kasu berri erregistratu dira 70 eta 79 urte bitartekoen artean, 11 positibo berri 80 eta 89 urte bitarteko pertsonen artean, eta ez dute positiborik atzeman 90 urtetik gorakoen artean.
Bestalde, koronabirusak eragindako infekzio kasuengatik itxita dauden EAEko ikastetxeetako ikasgelen kopurua 103ra jaitsi da (113 izan ziren astelehenean), eta ez dago ikastetxerik itxita.
Dagoeneko 15 dira Arabako erresidentzietan hildakoak
Arabako erresidentzia bateko erabiltzaile bat hil da COVID-19arekin azken orduetan, eta, ondorioz, 15 pertsona hil dira koronabirusaren pandemiaren bigarren olatuan.
Hildakoa Gasteizko Agure Arkaiate adinekoentzako etxebizitza komunitario pribatuaren erabiltzailea zen. 90 urte zituen eta ospitalean zegoela hil da, Aldundiak jakitera eman duenez.
Bestalde, Tagore eta Albertia adinekoentzako egoitzetan dagoeneko ez dago positiborik.
Gaur egun, Foru Aldundiak emandako datuen arabera, COVID-19aren 60 kasu aktibo daude lurraldeko egoitzetan eta beste 82 pertsona sendatu dira pandemiaren bigarren oldean.
Gainera, koronabirusagatik bajan daude 45 langile, positiboak direlako edo kontaktu zuzena izateagatik berrogeialdian daudelako.
Hildako bat Gipuzkoako egoitzetan
Donostiako Alai-Etxe zentroko erabiltzaile bat hil da COVID-19arekin azken orduetan, eta beste bi kasu positibo atzeman dituzte bertan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, pandemiaren bigarren olatu honetan Gipuzkoako egoitzen sarean lehen positiboa atzeman zutenetik 26 pertsona hil dira eta 45ek gaixotasuna gainditu dute.
Une honetan, COVID-19arekin 63 kasu positibo daude bost egoitzatako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalenan (9), Errenteriako Jesusen Bihotzean (4), Donostiako Alai-Etxen (26), Bergarako Mizpirualden (23) eta Donostiako La Pazen (1).
Iturri horren arabera, 11 pertsona ospitalean daude, eta beste 40 Eibarko zentroan.
272 kasu positibo Nafarroan
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19aren pandemiak eragindako 272 infekzio kasu berri atzeman zituen atzo Osasun Departamentuak, 2.089 PCR egin eta gero, eta % 13 positiboak izan ziren. Atzo gaixotasun horren ondorioz 6 pertsona hil zirela jakinarazi dute: 51, 94, 89 eta 81 urteko 4 emakume eta 87 eta 86 urteko 2 gizon. Zainketa intentsiboetako unitateetako ospitaleratzeak egonkor jarraitzen du, 24 pertsona ospitaleratuta baitaude.
Nafarroa da, oraindik ere, 1.000 biztanleko PCR proba gehien egiten dituen erkidegoa: 1.000 bitanleko 411,24 PCR (ia bikoiztu egiten du Estatuko batez bestekoa, hau da, 214,78 1.000 biztanleko), Osasun Ministerioaren datu ofizialen arabera.
Ikuspegi geografikotik, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen % 53 erregistratu ziren, ondoren Tuterako eremuan (kasuen % 23) eta Lizarrakoan (% 5). Gainerako positiboak (% 19) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Adin-tarteei dagokienez, 15-29 urteko taldea da nagusi (% 25), eta, ondoren, 45-59 urteko taldea (% 20). Jarraian, 30-44 urteko taldea (% 18) eta 15 urtetik beherakoena (% 14) daude. Azkenik, 75 urtetik gorakoak (% 12) eta 60 eta 75 urte artekoak (% 11).
Generoari dagokionez, % 47 gizonak dira eta % 53 emakumeak.
Ikuspegi epidemiologikotik, atzo 17 ospitaleratze berri izan ziren Nafarroan COVID-19aren ondorioz, eta bakar bat ere ez zainketa intentsiboetako unitateetan.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 19.736 pertsona kutsatu dira, eta, guztira, 590 hil dira.
261 pertsona hil dira Espainiako Estatuan
Estatu mailan, Osasun Ministerioak 4.030 kasu atzeman ditu azken 24 orduetan. Hildakoei dagokienez, Salvador Illak zuzentzen duen departamentuak 261 zenbatu ditu. Koronabirusagatik okupatutako erietxe oheen tasa % 9,08koa da, eta Zainketa Intentsiboetako Unitateena % 17,68an. Madrilen atzeman dituzte positibo gehien (1.690).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro neska batek salatu du irainak eta mehatxuak bota zizkiotela partida batean, Basaurin
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi zitzaizkion, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.