Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Non, noiz eta nola egingo dute baheketa selektiboa Azpeitian?

Borondatezko PCR probak 17 eta 40 urte arteko azpeitiarrei zuzenduta daude. Testak Izarraitz frontoian egingo dituzte, ostegun honetatik aurrera. Aurretiazko hitzordua hartzea ezinbestekoa da.
Azpeitia artxiboko irudi batean.
Azpeitia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Osasun Sailak eta Osakidetzak ostegun honetan abiatuko dute baheketa selektiboa Azpeitian. Borondatezko PCR probak 17 eta 40 urte arteko herritarrei zuzenduta daude.

Testak Izarraitz frontoian egingo dituzte ostegunean eta ostiralean, 13:00etatik 20:00etara, eta larunbat goizean. Proba egiteko ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea, Azpeitiko osasun zentrora deituta (943 02 54 00) edo Osakidetzako aholkularitza zerbitzuarekin (900 20 30 50) harremanetan jarrita.

Proba egin ostean eta emaitza jakin arte, prebentzio neurriak zorroztea eta harreman sozialik ez izatea gomendatu dute osasun agintariek.

Emaitzak sakelako telefonora SMS mezua bidalita jakinaraziko dituzte, gehienez 72 ordutan.

Edonola ere, emaitza positiboa bada, osasun zentrotik telefonoz deituko diote pazienteari. 72 ordutan jakinarazpenik jaso ez badu, pazienteak berak deitu beharko du osasun zentrora.

Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogora ekarri dute COVID-19aren sintomak izanez gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko arazoak edo usaimen galera), etxean geratzea eta osasun zentrora berehala deitzea ezinbestekoa dela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

homenaje-Lukas-Agirre-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak

2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasunerako mezua helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeherari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X