Osasun Ministerioak ostegunera atzeratu du erkidegoekin deitutako bilera
Espainiako Gobernuak ostegunera atzeratu du erkidego autonomoetako osasun arduradunekin asteazken honetarako deitu zuen bilera, Salvador Illa Osasun ministroak beste batzar bat duelako egun horretan Manuel Castells Unibertsitateetako ministroarekin.
Estatuko hainbat unibertsitatetan azkenaldian detektatu dituzten kasu positiboen gorakadari buruz arituko dira bilera horretan Illa eta Castells.
Osteguneko erkidegoen arteko Osasun Batzordean, berriz, koronabirusari aurre egiteko planaren eguneratzea aztertuko dute. Plana uztailean onartu zuten, baina orain Osasun Ministerioak hainbat adierazle gehitu nahi dizkio.
Fernando Simonek atzo zehaztu zuenaren arabera, dokumentu berriak, baina, hainbat aldaketa izango ditu joan den astean iragarri zuten proposamenarekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean