Positibo berriak 1.178 eta 182ra jaitsi dira EAEn eta Nafarroan
COVID-19aren positiboek behera egin dute azken orduetan Euskadin, baina birusaren intzidentziak gora egin du hamalau egunetan. Euskal Autonomia Erkidegoak 12.037 test diagnostiko egin ditu igande honetan, horietatik 1.178 positiboak izan dira, aurreko egunean baino 67 gutxiago.
Horrela, positibotasun tasa jaitsi egin da, ostiraleko % 10etik eta larunbateko % 10,3tik igandeko % 9,8ra, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken txosten epidemiologikoaren arabera.
Euskadin, COVIDaren ondoriozko asistentzia-presioak gora egiten jarraitzen du, bereziki paziente larrienen artean: guztira 130 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, aurreko egunean baino zortzi gehiago. Atzo, 37 pertsona ospitaleratu zituzten, hau da, aurreko egunean baino 37 pertsona gutxiago. Osakidetzak 508 paziente ditu bere ospitaleetan.
Hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egiten jarraitzen du, eta igande honetan 100.000 biztanleko 810,7 kasu izan dira, Gipuzkoan altuagoa 1.073,9rekin, Bizkaian baino (704,9) eta Araban baino (544,2).
R0 oinarrizko ugalketa-indizeak, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duenak, 1etik jaitsi gabe jarraitzen du, 1,06an baitago, aurreko egunean baino ehunen bat gehiago.
Azken egunetan bezala, Bizkaian antzeman dituzte kasu berri gehien: 620, eta 24 ordu lehenago, berriz, 603. Bestalde, Gipuzkoak 478 kutsatze gehiago izan ditu, larunbatean (528) baino gutxiago, eta Arabak 69 kasu berri atzeman ditu, 37 gutxiago. Gainera, Euskaditik kanpo bizi diren 20 pertsonak positibo eman dute EAEn egindako probetan, aurreko egunean baino 12 gehiagok.
Udal-mailako egoera epidemiologikoak egonkor samar jarraitzen du; izan ere, 63 udalerrik gainditzen dute metatutako 500 kasuren tasa, ostiralean baino 1 gehiago.
Araban eta Gipuzkoan udalerri berak mantentzen dira, 3 eta 33, hurrenez hurren; Bizkaian, aldiz, 1 igo da, 27ra arte; izan ere, Gueñes eta Sopela eremu gorrian sartu arren, Muskiz irteten da.
Adinaren arabera, 449 kasu berri 40 eta 64 urte artekoak dira, eta 300, 19 eta 39 urte artekoak. 18 urte arteko populazioan 213 kasu atzeman dituzte, 65 eta 79 urte bitarteko tartean 136 kasu, eta 80tik aurrera beste 80 kasu positibo aurkitu dituzte.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatu handiena 19 eta 39 urte bitarteko biztanleei dagokie, 929,7ko tasarekin; txikiena, berriz, 65 eta 79 urte bitarteko biztanleei dagokie, 633,9ko tasarekin. Hain zuzen ere, 13 eta 16 urte bitarteko adingabeek (68 kutsatu berri dituzte igande honetan) dute intzidentzia-tasarik handiena, 1.108,6.
Oinarrizko ugalketa-kopurua, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duena, igo egin da azken orduetan, eta 1,06an kokatu da Euskadi osoan.
Jarduera bertan behera utzi duen lehen ikastetxea, Eibarren
Eibarko (Gipuzkoa) Azitango Andre Mariaren Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua da aurrez aurreko jarduera akademikoa eten behar izan duen Euskadiko lehen ikastetxea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, ikastetxe horretako irakasleen konfinamenduaren aurrean, bere zuzendaritzak eskatu du, antolaketa-kontuak direla eta, ikasleek modu telematikoan jarrai ditzatela ikasketak.
Printzipioz, aste honetan bertan aurrez aurreko jarduerari berriz ekitea aurreikusten dute.
Gainera, pandemiaren eraginez, 192 ikasgela itxita zeuden eguerdian, joan den ostiralean baino 29 gehiago, hau da, Euskadiko eskolen % 1,09, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza amaitu arte.
Pandemiaren eraginpean dauden ikastetxeen kopurua 115 izan da, aurreko eskola-egunean baino bederatzi gehiago.
Foru Erkidegoaren egoera
Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak emandako datuen arabera, 182 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan, 2.231 proba egin ostean (1.953 PCR eta 278 antigeno test), eta % 8,15 positiboak izan ziren.
Ikuspegi epidemiologikotik, pandemiaren bilakaerari dagokionez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du atzo gaixotasun horrekin lotutako bederatzi ospitaleratze berri izan zirela Nafarroan, eta beste bat zainketa intentsiboetako unitatean (dagoeneko ospitaleratuta zegoen), eta bost heriotza izan direla, 81 eta 87 urteko bi gizonenak eta 80, 82 eta 93 urteko hiru emakumerenak. Halaber, aurreko egunean beste hiru pertsona hil direla jakinarazi dute: 86 eta 89 urteko bi gizon eta 88 urteko emakume bat. Horregatik, guztira 768 pertsona hil dira.
Zonaldeka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen % 38 erregistratu dituzte; Tuteran, kasuen % 25; eta Lizarran, % 14. Gainerako positiboak (% 23) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Kasu gehien dituzten herri eta gunei dagokienez, Burlata, Lesaka, Txantreako auzoa (Iruñea) eta Tutera Ekialdea daude zerrendan aurrena: denek 11na kasu dituzte. Ondoren ageri dira Corella eta Viana, zazpina kasurekin.
Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, gehienak 30 eta 44 urte bitartekoak eta 45 eta 59 urte artekoak dira, biak ala biak % 21, eta, ondoren, 15 urtetik beherakoak, % 19. Ondoren, 15 eta 29 urte bitarteko taldea dago, % 16rekin, eta 75 urtetik gorakoena, % 12rekin. Azkenik, 60 eta 75 urte arteko taldea dago, % 11rekin. Kasu berrien batez besteko adina 40,7 urtekoa da.
Generoari dagokionez, kasuen % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 386 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 1 gehiago), horietatik 65 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino 2 gehiago) eta beste 66 etxeko ospitaleratzean (atzo baino 4 gutxiago). Gainerakoak, 255 paziente, gela arruntetan daude.
Eguneroko datuen arabera, birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua 36.323koa da Nafarroan.
Bestalde, Nafarroako hezkuntza sare publiko eta kontzertatuko haur eta lehen hezkuntzako zikloetako 950 ikasle euren ikastetxeetara itzuli dira gaur, astelehena, hezkuntza presentziala jasotzeko.
Espainiako Estatuan 512 pertsona hil dira asteburuan koronabirusak jota. COVID-19ak 39.345 pertsona hil ditu Espainian pandemia hasi zenetik, Osasun Ministerioaren datuen arabera.
Gainera, 1.381.218 kasu positibo izan dira orain arte, hau da, 52.386 kasu positibo izan dira asteburuan, ostiralean jakinarazitako 1.328.832 kasuen ostean.
Erresidentziak
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan sei positibo izan dira COVID-19arekin azken orduetan, hiru pertsona gehiagok gainditu dute gaixotasuna eta ez da inor hil.
Kutsatze berriak Bermingham (1) eta Julian Rezola (3) zentroetan, Donostian, eta Beasaingo Arangoitin (2) atzeman dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Astelehen honetan sei adinekok ospitale-arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 102 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuetarako erreferentziazko bi zentroetan artatzen ari dira: Eibarko Ospitalean eta Ordiziako San Jose zentroan.
Abuztuaren 11n bigarren olatuko lehen positiboak atzeman zirenetik, 119 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 50 hil dira.
Adineko pertsonentzako Arabako foru egoitzetako erabiltzaileen artean beste bi kutsatze izan dira, eta guztira 38 dira kutsatuak.
Azken orduetan kasu bat atzeman dute Zadorra egoitzan eta beste bat Ajurian, Arabako Foru Aldundiak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ajuriako egoitzan, gainera, positibo eman du zuzeneko arretako langile batek, eta, beraz, baheketa orokorra egingo zaie zentro horretako erabiltzaile eta langile guztiei.
Gaur egun 38 erabiltzaile daude kutsatuta koronabirusarekin, eta zentro horietako beste 27 langile bajan daude, positiboak direlako edo berrogeialdian daudelako positiboren batekin kontaktu estua izan dutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
'San Juan' baleontzia Pasaiako badian da jada, historia egiteko prest
Oraindik ez dute lan guztia amaitu, mastak, oihalak eta beste xehetasun batzuk falta baitira. Asmoa da 2027an Kanadarantz abiatzea, euskaldunek bere garaian egiten zuten modura.
'San Juan' ontziaren uretaratze hunkigarria Pasaian
Sagardoarekin bataiatu ondoren, San Juan baleontzia Pasaiako badian uretaratu dute. Agintariek eta ehunka herritarrek ez dute une historikoa galdu nahi izan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren LEP bat baliogabetu dute plaza gehienetan euskara eskatzeagatik
Epaile batek bertan behera utzi du deialdia, neurriz kanpokotzat jo baitu Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikari lanpostuetako 20tik 18tan eskatzen den euskararen hizkuntza-eskakizuna, zerbitzu horren erabiltzaile gehienak gaztelaniaz aritzen direlako.
Auto-ilara luzeak BI-30 errepidean, Sondikan, eta A-8 autobidean, Arrigorriagan
Arazo handiak izan dira zirkulazioan ostiral arratsaldean EAEko errepide-sareko bi puntu horietan, bi zirkulazio-istripuren ondorioz.
Donostiak eta Gasteizek atxilotuen delitu-historia ikusteko aukera izango dute
Berrerortzeari aurre egiteko eta segurtasuna indartzeko neurria da, eta udaltzainek Justizia Ministerioaren artxiboetan izango dute atxilotuen aurrekarien berri zuzenean.
Hasi da Elikagaien Bankuen udazkeneko Bilketa Handia
Elikagaien Bankuen helburua da ia hutsik dauden biltegiak elikagaiz eta beste produktu batzuez betetzea, behar duten familiei laguntzeko. Gehien behar diren produktuak olioa, haurrentzako elikagaiak, arrain-kontserbak, tomate frijitua eta gosaltzeko produktuak dira. Elikagaien Bankuek garbiketarako eta higiene pertsonalerako produktuak ere behar dituzte.
"Zailena hau dena egia bihurtzeko testuingurua sortzea izan da"
Albaola Itsas Kultur Faktoriako arduradun Xabier Agotek esan duenez, Albaola "dimentsio horietako proiektu bati ekiteko beharrezko testuingurua da". "Ezagutza berreskuratzea, azpiegitura sortzea eta zerotik hastea izan da zailena", azaldu du.
Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du.
Albiste izango dira: 'San Juan' baleontziaren uretaratzea, Euskadiko angula arrantzaleen egoera eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Osakidetzak Casillako txertaketa-zentroa itxiko du gaur, Bizkaian gripeak gora egiteari utzi baitio
Kutsatzeen kurba egonkortu da txertaketa-ahaleginari eta immunizazio-maila altuari esker. 447.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute txertoa azken asteetan EAEn, eta horri esker itxi ahal izango da Bilboko txertodromoa, aurreikusita zegoen bezala.