Positibotasun tasak behera egiten jarraitzen du EAEn eta apur bat gora Nafarroan
EAEk eta Nafarroak emaitza ezberdinekin jarraitzen dute koronabirusaren aurkako borrokan azken orduetan. Euskadin positibotasun eta kutsatze tasak behera egiten jarraitzen duen bitartean, Nafarroak geldiune bat jasan du eta bigarren egunez jarraian kasuak eta tasa igo egin dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetako pandemiaren bilakaerari buruzko datuak eman ditu jakitera; izan ere, 11.233 proba diagnostiko egin zituzten, eta 624 pertsonak eman zuten positibo, bezperan baino 42 gutxiagok, eta egindako probekin alderatuta, positiboen tasa ere % 5,6ra jaitsi da, aurreko eguneko % 6,1aren aldean.
Halaber, intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, baina Euskadi eremu gorriaren gainetik dago oraindik, hau da, 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago pilatzen ditu 14 egunetan. Atzo 533,91koa izan zen, aurreko egunean 570,29koa eta asteartean 604,5ekoa.
Lurraldez lurralde aztertuta, adierazle horrek gorrian jarraitzen du Gipuzkoan, baina baita jaisten ere, eta ostegunean 698,55ekoa zen, asteazkenean 740tik gorakoa zen bitartean. Arabari dagokionez, 438,76 puntutan dago (454,62 bezperan), eta Bizkaiari dagokionez, asteazkenean 500etik jaitsi zen, orain 445,20an dago.
Datu negatiboa ospitaleetan dago: 63 pertsona gehiago ospitaleratu dituzte, aurreko egunean baino sei gehiago, eta ospitaleratutako gaixoen kopurua 403tik 416ra igo da. Bestalde, zainketa intentsiboetako unitateetan dauden pertsonen kopuruak behera egin du (132 pertsona), asteazkenean baino bi gutxiago. Guztira, 548 ospitaleratu daude, asteazkenean baino 11 gehiago.
Gipuzkoan izan dira kasu positibo gehien: 307, aurreko egunean baino 288 gehiago. Bizkaian, 224 kutsatze berri atzeman dituzte ostegun honetan (34 gutxiago), eta 85 Araban (25 gutxiago).
Oinarrizko ugalketa-kopurua, R0, ez da aldatu aurreko datuarekin alderatuta, eta 0,77an dago.
Pandemiaren bilakaera hori tokiko eremuan ere islatzen da; izan ere, ostegun honetan 29 udalerri zeuden Euskadin, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora, aurreko egunean baino 6 gutxiago.
Bizkaian, 7 udalerri baino ez ditu eremu gorria deritzonean, eta Basauri, Getxo eta Gueñes atera dira bertatik; Gipuzkoan, berriz, 22 ditu, eta Lasarte-Orian, Lazkaon eta Urretxun daude kutsatze-tasa handienak. Araban oraindik ez dago udalerririk zerrenda horretan.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoaren bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Ikastetxeei dagokienez, ostiral honetan bertan behera geratu da Iruraiz-Gaunako (Araba) Geroa Waldorf Eskolako jarduera presentziala, ia ikasle guztiak positiboren batekin harreman estutzat jo baitituzte.
Guztira 110 ikasgela itxi dituzte (aurreko egunean baino 11 gehiago), hau da, EAEko hezkuntza-sistemak ikasturte honetan dituen 17.554 eskolen % 0,63. COVID-19ak 69 ikastetxe kaltetu ditu, ostegunean baino 4 gehiago.
Gipuzkoako egoitzetan adineko bat hil da azken orduetan COVID-19aren ondorioz. Gainera, PCR probek 10 positibo berri baieztatu dituzte. 12 pertsonak, aldiz, gaixotasuna gainditu dute.
Aldundiak jakitera eman duenez, hildakoa Donostiako Julian Rezola egoitzan bizi zen. 13 adinekok eritasuna gainditu dute azken orduetan, eta 76 pertsona osasun zentro berezietan daude (Eibarko Ospitalearen solairu sozialean eta Ordiziako San Jose zentroan).
Arabako egoitzetan bederatzi kasu positibo zenbatu dituzte adinekoen artean. Gainera, adinekoentzako hiru eguneko zentro badaezpada eta aldi baterako itxi dituzte Araban, hiru koronabirus kasu antzeman ondoren.
Arabako Foru Aldundiak ohar batean jakitera eman duenez, positibo berriak Prado-Caser (8) zentroan eta Arratzua-Ubarrundiako San Frantzisko Xabier (1) etxebizitza pribatuan baieztatu dituzte.
Bigarren egunez jarraian, COVID-19 kasuek gora egin dute Foru Erkidegoan, 161ra arte, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Ostegunean 2.910 proba egin dituzte, eta positibotasun tasa ere igo egin da: % 5,5 (bezperan baino puntu bat gehiago).
Osteguneko positiboen kopuruak 150 kasuen langa gainditu du, eta azaroaren 14tik erdietsitako altuena da.
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, bik gainditu dute 10 kutsatuen maila: Lizarrak (12) eta Iruñeko Arrotxapea auzoak (11). Ondoren datoz Zizur Nagusia, Mendillorri (Iruñea) eta Cascante, denek 10etik beherako kopuruekin: bederatzi, zazpi eta sei positibo, hurrenez hurren.
Nafarroako sare publiko eta pribatuan 228 ikasle isolatu dituzte azken 24 orduetan. Beste 118, ostera, eskolara itzuli dira koarentena bukatu ondoren.
Foru Erkidegoko egoitzetan 108 koronabirus kasu aktibo daude, Eskubide Sozialetako Departamentuak jakinarazi duenez.
Positibo gehienek adinekoen egoitzetan jarraitzen dute, eta ez dute ospitaleratzerik behar, konkretuki 79k, horietako 52k sintomak dituzte eta 27k ez. Beste 16 pertsona bitarteko zentroetara bideratu eta 13 ospitaleratu behar izan dituzte.
Espainia
Erkidegoek Osasun Ministerioari 10.853 positibo berri baieztatu dizkiote, horietako 5.008 azken 24 orduetan diagnostikatu dituztelarik. Asteazkenean 5.073 diagnostikatu zituzten. Guztira, datu ofizialen arabera, 1.628.208 pertsona kutsatu ditu koronabirusak Espainiako Estatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.