Beste 72 kasu atzeman dituzte Nafarroan eta % 4ra jaitsi da positibo tasa
72 covid-19 kasu atzeman zituzten atzo, larunbata, Nafarroan, Lan eta Herri Osasun Institutuak (ISPLN) igande honetan emandako behin betiko datuen arabera.
Osasun sistema publikoak 1.808 proba egin zituen (PCR eta antigeno testak), eta horietatik % 4k positibo eman zuten.
Bezperan 99 kasu berri atzeman ziren eta positibo tasa % 4,4koa izan zen. Aurreko egunean, berriz, 65 kasu atzeman eta % 3,5eko positibo tasa izan zen, eta aurrekoan, 124 positibo erregistratu eta % 6,8ko positibo tasa izan zen.
Gainera, atzo bi pertsona hil ziren, 83 urteko gizon bat eta 92 urteko emakume bat; eta aurreko egunetan gertatutako hiru heriotzen berri izan zen: 60, 84 eta 88 urteko hiru gizon. Nafarroan, guztira, 943 heriotza baieztatu dituzte pandemia hasi zenetik.
Zonaldeka, Iruñean eta eskualdean erregistratu ziren kasu positibo berrien % 58, Tuteran % 14 eta Lizarran % 8. Gainerako positiboak (% 20) Nafarroako beste eremu batzuetan banatu ziren.
Erregistratutako kasu berriak adin tarteen arabera sailkatuz gero, 45-59 urte bitarteko taldea da nagusi, kasuen % 26rekin, eta, ondoren, 15-29 urte bitarteko taldea, kasuen % 24rekin. Jarraian, 15 urtetik beherakoen taldea dago, kasuen % 22rekin, eta 30-44 urteko tartea, kasuen % 21ekin. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (% 4), eta 60 eta 75 urte bitartekoena (% 3).
Pandemiaren bilakaera ikuspegi epidemiologikotik aztertuta, atzo bost ospitaleratze berri izan ziren Foru Erkidegoan, horietako bi ZIUn. Gaur egun 149 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino bost gutxiago), eta horietako 18 ZIUn daude (atzo bezala).
Pandemia hasi zenetik 41.409 pertsona kutsatu dira Nafarroan.
Baheketa Irurtzunen
Bestale, Osasun Sailak bigarren baheketa egin zuen atzo Irurtzunen. Joan den asteartean beste bat egin zuten; izan ere, familia arteko agerraldi bat gizarteko zein eskolako zenbait arlotara zabaldu zen. Bigarren baheketa honetara 30 eta 49 urte bitarteko 700 bat pertsona zeuden deituta, eta 510ek parte hartu zuten. Hortik sei positibo berri irten dira. Beraz, aurretik 48 kasu bazeuden agerraldi honi lotuta, 54 dira orain.
Une honetan, bederatzi gela daude konfinatuta herriko Atakondoa eskolan.
Euskal Autonomia Erkidegoa
Euskal Autonomia Erkidegoan 300 covid-19 kasu berri erregistratu dira azken orduetan, aurreko egunean baino 123 gutxiago. Urriaren 4tik atzeman den kopururik baxuena da.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren txostenaren arabera, larunbatean 10.102 proba diagnostiko egin ziren guztira. Positibo tasa, beraz, % 3koa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.