Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolore laranja hartu du Bilbok covid-19aren semaforoan; Donostiak, berriz, horia

Gainerakoan ez da aldaketa handirik izan, azken 24 orduetako datuek erakusten dutenez.
Gráfico: EITB Media.
Argazkia: eitb.eus

Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, Beasainek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.

Eremu laranjan, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Eibar, Errenteria, Oñati, Zarautz eta Zumarraga daude.

Andoain, Deba, Donostia, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.

Bizkaian, Arrigorriagak eremu gorrian jarraitzen du. Lurralde honetan intzidentzia maila gorenean dagoen udalerri bakarra da.

Bigarren mailan daude Barakaldo, Bilbo, Muskiz eta Zornotza.

Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Ermua, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.

Gueñes eta Balmaseda dira eremu berdean dauden bakarrak.

Arabako datuei dagokienez, Gasteizek eremu laranjan jarraitzen du.

Agurainek, Amurriok eta Laudio, berriz, kolore laranja dute.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kanibalismo arrastoak topatu dituzte Atapuercan

Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Duela 5.700 urte gertatu omen zen, Neolito amaieran, tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe. Lehen nekazari taldeen arteko liskarrak ohikoak ziren, eta oso bortitzak gainera. Beste tribuetakoak hiltzeaz gain, kanibalismoa praktikatzen zuten. Hala ere, badira kanibalismoaren ebidentziak beste aztarnategi askotan; adibidez, Isturitzen (Nafarroa Beherea).

Gehiago kargatu