Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik 68 627 txerto jarri ditu, horietatik 21 634 bigarren dosiak izan dira

Aurreneko 12 336 dosi eta bigarreneko 313 osasun langileei eman dizkiete. Horrela, prozedurak Osakidetzako beharginen % 29ri eragin die dagoeneko.
covid-19aren aurkako txertaketa. Artxiboko argazkia: Irekia
covid-19aren aurkako txertaketa. Artxiboko argazkia: Irekia

Gaurdaino covid-19aren aurkako 68 627 txerto jarri ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, horietatik 21 634 bigarren dosiak dira.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, aurreneko 12 336 dosi eta bigarreneko 313 osasun langileei eman dizkiete. Horrela, prozedurak Osakidetzako beharginen % 29ri eragin die dagoeneko.

Sailburuak azpimarratu duenez, “Europar Batasunetik iristen den oro” txertatzeko gertu dago Euskadi. Duela gutxi ia 600 000 pertsonari bi hilabetetan gripearen aurkako txertoa eman zietela gogorarazi du Sagarduik. Txerto kopuru hori berriro banatzeko gaitasuna dagoela berretsi du.

Amaia Martinez Vox ultraeskuineko alderdiaren legebiltzarkide bakarrari erantzun dio Sagarduik. Martinezek txertaketa protokoloa kritikatu du, “apenas bi orrialde” betetzen dituelako. Administrazioaren, aurreikusitako ordenaren eta denbora iragarpenaren inguruko egutegia azaltzeko eskatu du Voxeko ordezkariak.

Euskadi "Europar Batasunetik iristen den oro" txertatzeko gertu dago

Gaur indarrean dauden protokoloek “denbora mugarik ez” dutela errepikatu du sailburuak, prozesu guztia txerto eskuragarritasunaren menpe dagoelako.

Protokoloak “ezagunak eta eskuragarriak” dira, eta etengabe berrikusteko aukera dago, heltzen diren txerto kopuruaren menpe daudelako, erantsi duenez, ezin daiteke datarik eman, herritarrei “itxaropen faltsurik” ez emateko.

Bestalde, modu irregularrean txertoa jaso duten pertsonei bigarren dosia ematea defendatu du Sagarduik, besteak beste, Santa Marina eta Basurtu ospitaleetako zuzendari ohiei.

Lehentasuna pertsonen osasuna bermatzea da, hori ez da arriskuan jarriko, ziurtatu duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X