Igoera txikia izan da Nafarroako kutsatzeetan
Koronabirus kasuek apur bat gora egin dute azken orduetan Nafarroan, 63 zenbatzeraino, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Atzemandako positiboak bezperan baino gehiago badira ere (bederatzi gehiago, zehazki), aurreko egunean baino 517 proba gehiago egin zituzten atzo (2.373), eta horietatik % 2,7 positibo izan ziren. Horrenbestez, positibotasun tasa % 3aren ingurukoa izaten jarraitzen du.
Bada beheranzko joeraren erakusle den beste datu bat: duela bi aste zenbatutakoak baino 26 gutxiago izan ziren atzokoak. Izan ere, Nafarroak 15 egun daramatza jarraian 100eko langatik behera.
Udalerri edo guneka, Iruñeko II. Zabalgunean sei positibo zenbatu dituzte. Hiruna kasu atzeman dituzte Altsasun, Barañainen, Berriozarren eta Sarrigurenen, baita Iruñeko Ermitagaña, Arrotxapea eta Txantreako auzoetan ere.
Javier Remirez presidenteordeak azpimarratu duenez, azken txosten epidemiologikoak, otsailaren 14tik 21era bitarteko asteari dagokionak, 100.000 biztanleko 143 kasu 14 egunera eta 67 kasu zazpi egunera zenbatu ditu.
Bilakaera hori murrizketa-neurrien emaitzei eta kasu batzuetan txertaketa kanpainari egotzi die, 75 urtetik gorako pertsonekin gertatzen den bezala; horien artean, kutsatzeak % 57 murriztu dira. Nafarroako Gobernuak ostiral honetan malgutuko ditu neurri horiek.
Remirezek esan du positiboek behera egin dutela adin-talde eta esparru guztietan, baina neurrien "erlaxazioa ez dadila izan banakako erantzukizunaren erlaxazioa, aurreratutako horretan atzera ez egiteko eta, horrela, emandako pausoak atzeraezinak izatea lortzeko", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.