Positiboak 60ko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan
Koronabirus kasuak 60ko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan. Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 50 positibo zenbatu zituzten atzo.
Zehazki, 1.573 proba diagnostiko (807 PCR y 766 antgeno) egin zituzten atzo (aurreko egunean baino 1.559 gutxiago), eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren.
Bezperako datuekin alderatuta, 36 gutxiago dira. Duela astebeteko edo duela bi asteko datuekin erkatuta ere, jaitsiera izan da: 19 eta 50 kasu gutxiago, hurrenez hurren. Egoera epidemiologikoa hobetzeak murrizketa batzuen malgutzearekin egin du bat. Hala, ostalaritzaren barrualdea ireki dute, % 30eko gehienezko edukierarekin, eta bi bizikidetza unitate elkartu ahal dira eremu pribatuan.
77 urteko gizon bat hil zen ostegunean. Koronabirusak 1096 pertsona hil ditu Nafarroan dagoeneko. Bestalde, 51 087 pertsona kutsatu dira.
Atzo, 107 paziente ospitalean zeuden Foru Erkidegoan, aurreko egunean baino lau gutxiago, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Bi ospitaleratu berri izan ziren, horietako bat ZIUn.
Egoera herriz herri edo auzoz auzo aztertuta, Burlatan atzeman dituzte kasu gehien (sei), eta lau atzeman dituzte Lerinen eta Iruñeko Txantrea eta Donibane auzoetan.
Iruñean eta Iruñerrian positiboen % 66 baieztatu zituzten, eta Tuteran % 8. Lizarran, aldiz, ez zuten kasu berririk antzeman. Gainerako positiboak (% 26) beste eskualde batzuetan zenbatu ziren.
Adin tarteei dagokionez, 45 eta 59 arteko pertsonetan kutsatu berrien % 40 baieztatu dituzte, eta 15-29 adin tartean % 20.
Ondoren, zerrendan 30-44 adin tartea agertzen da, kasuen % 14arekin, eta 60-75 % 12 arekin. Azkenik, 15 urtez beherakoen positiboak % 10 dira, eta 75 urtetik gorakoak % 4.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, esan bezala, 107 pertsona daude ospitaleetan (atzo baino lau gutxiago), horietatik 21 ZIUn daude (bat gehiago) eta beste 20 etxean (bi gutxiago). Gainerako 66 pazienteak ospitaletako logeletan daude (hiru gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Kanoikadak Donostia astindu du eta hasiera eman die jaiei
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da Gipuzkoako hiriburua. Jarraian, lehen aldiz, dantzek hartu dute udaletxeko terraza, hiriko zortzi dantza talderen eskutik.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.