Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eremu gorrian zeuden udalerriei Elorrio eta Ordizia gehitu zaizkie

Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek eta Tolosak eremu laranjatik irtetea lortu dute; Gueñesek (Bizkaia), ordea, gutxi iraun du hori. Berriz ere kolore laranjara igaro da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Aldaketak izan dira azken egunotan EAEko udalerrietan, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera; izan ere, pasaden ostegunean hiru udalerri zeuden eremu kritikoenenean, eta gaur, berriz, bost.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, kolore gorrian Ermua zegoen, eta orain Elorrio gehitu zaio.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Derio, Gueñes, Muskiz eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Gernika-Lumok eta Zallak kolore berdea dute.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao eta Ordizia daude.

Eremu laranjan Bergarak bakarrik jarraitzen du.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Asteetan zehar kolore berdea izan badu ere, Usurbilen egoerak okerrera egin du eta horira pasa da. Astigarraga bakarrik dago eremu berdean.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X