155 positibok eta % 6ko tasak agerian uzten dute Nafarroa ere goranzko joeran dela
Laugarren olatuak ate joka jarraitzen du Nafarroan, azken orduetan beste 155 koronabirus kasu atzeman ostean, Foru Gobernuaren datuen arabera. Bezperan baino 50 kasu gutxiago izan arren (205), duela astebete (100) edo duela bi (51) atzemandakoak baino dezente gehiago dira.
Zehazki, 2.598 proba diagnostiko egin ziren atzo (1.404 PCR eta 1.194 antigeno test) , eta horietatik % 6k positibo eman zuten. Positibotasun tasa ia bi puntu eta erdi jaitsi da bezperatik ( % 8,5).
Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean atzeman dira kasu positibo berrien % 62 detektatu ziren, Tuteran % 13, Lizarran % 7 eta gainerako % 18ak Nafarroako beste zonalde batzuetan izan dira.
Atzo 91 gaixo zeuden Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan covid-19a dela eta. Sei pertsona ospitaleratuta zituzten, horietako lau ZIUn. Une honetan 21 lagun daude zaintza intentsiboetako unitateetan.
Gainera, 69 urteko gizon bat hil zen atzo.
Bestalde, ostiral honetan sartu dira indarrean Aste Santurako murrizketak eta apirilaren 9ra arte egongo dira indarrean. Etxeratze agindua 23:00etatik 06:00etara izango da, eta erkidegoa itxita egongo da. Taberna eta jatetxeen barrualdea itxita egongo da eta merkataritza saltokietako gehienezko edukiera murriztuko dute.
Datu txarrak EAEn ere
Laugarren olatu edo tontor epidemiologikoaren aukera gero eta gertuago dago Euskal Autonomia Erkidegoan. Egunak daramatza kutsatze kopuruak etengabe gora egiten eta gauza bera gertatzen ari da positibotasun tasarekin ere. Ostegunean 604 positibo berri atzeman zituzten (otsailaren 13tik ez zen horrelako daturik) eta atzo beste 592.
Ostiral honetan 10.254 proba diagnostiko egin ziren Osasun Departamentuak jakitera eman duenez, eta % 5,8 positiboak izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.