Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibar eta Mutriku, gunerik astinduenean; Muskizek ateratzea lortu du

Iruni (Gipuzkoa) eta Basauriri y Santurtziri (Bizkaia), berriz, laranja jarri zaie semaforoa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
OHARRA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera epidemiologikoari buruzko zerrenda hau egunero argitaratzen da, baina ez da perimetralki itxita egongo diren herrien eta hirien zerrenda. 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriei buruzko ebazpena astelehenetan argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak, eta neurri murriztaileak biharamunean sartzen dira indarrean.

Gero eta gehiago dira gorriz margotutako udalerri handiak EAEn. Gaurkoan, Eibar eta Mutriku sartu dira eremu gorrian, baina Muskizek ateratzea lortu du, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Aldaketarik ez Arabaren kasuan, gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek eta Amurriok ere.

Laudiok kolore laranjari eutsi dio, eta beste hainbeste egin du Agurainek kolore horiarekin.

Bizkaian, Muskizek eremu zigortuenetik, gorritik, ateratzea lortu du. Bertan jarraitzen dute Bilbok, Ermuak, Getxok, Ondarroak, Portugaletek eta Sestaok.

Gune laranjan, aldiz, Basauri, Muskiz eta Santurtzi sartu dira azken orduetan, eta honako hauei batu zaizkie: Arrigorriaga, Berango, Durango, Erandio, Ermua,  eta Zornotza daude. Bizkaiak berak ere laranjan jarraitzen du.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Derio, Elorrio, Etxebarri, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Sopela, Trapagaran eta Zalla. 

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoa da lurralderik astinduena, 100.000 biztanleko 556 kasuko intzidentzia metatuarekin. Gainera, 26 udalerri daude eremu gorrian: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.

Eremu laranjan, berriz, Azpeitia, Andoain, Bergara, Donostia (gune gorritik oso gertu badago ere, 397 kasurekin) Irun eta Usurbil daude.

Hauek ditugu gune horian: Deba eta Elgoibar.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X