KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Intzidentzia metatua 228 kasura jaitsi da EAEn eta ZIUetako gaixoak 124ra

Birusaren birsorkuntza tasa (R0) 0,93ra igo da, hamarren bat baino gehiago astebetean. Azken orduetako positiboak 241 izan dira eta positibotasuna % 4,6koa da.
18:00 - 20:00
2020ko uda ondorengo olatuak hasi zirenetik izan duen maila apalenetakoan dago pandemia

Intzidentzia-tasa metatuak beheranzko bideari eusten dio Euskadin, 100.000 biztanleko 228 kasu izan dira 14 egunetan, eta ospitaleko presioak behera egiten jarraitzen du: 338 pertsona daude ospitaleratuta (124 ZIUetan eta 214 gela arruntetan).

241 positibo berri utzi ditu pandemiak, bezperan baino 16 gutxiago, eta R0 indizea 0,91tik 0,93ra igo da. Covid-19aren eguneroko positibotasunari dagokionez, % 5etik behera dago oraindik.

Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera, atzo 5.228 proba diagnostiko egin zituzten, eta positibotasun tasa % 4,4tik % 4,6ra igo da.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, asteazken honetan 125 positibo eman dituzte Bizkaian, 88 Gipuzkoan, 25 Araban eta 3 EAEtik kanpo bizi direnen artean.

Hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du Euskadin. Igande honetan, 100.000 biztanleko 228,08 kasu izan dira, eta 233,30 izan ziren bezperan. Adierazlerik onena Arabak du berriro (120,53 kasu), ondoren Gipuzkoa dago (222,08) eta Bizkaia da azkena (259).

Halaber, hiru hiriburuetan intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du: Gasteizen 111,25 kasu izan dira, Donostian 225,89 eta Bilbon 284,87.

Bestalde, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duen birsorkuntza tasa nabarmen igo da, 0,93raino; hau da, hamarren bat baino gehiago igo da zazpi egunetan.

Hala ere, asistentzia-presioa arintzen ari da, eta igandean aurreko egunean baino 4 gaixo gutxiago zenbatu dituzte EAEko ospitaleetan.

ZIUetan 124 pertsona daude (larunbatean baino 1 gutxiago), eta gela arruntetan 214 (3 gutxiago). Egun osoan, 16 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.

Hezkuntza-sistemari dagokionez, jarduera presentziala erabat etenda duen zentrorik ez badago ere, ostiralean 50 zentro zeuden pandemiak eraginda eta astelehenean 49ra igaro da. 

Zentro horietan, 60 gela itxi behar izan dituzte covid-19 kasuen ondorioz, bezperan baino 2 gutxiago; ikasgela guztien % 0,34 daude itxita.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X