50-59 adin tarteko biztanleen % 54,3k gutxienez dosi bat jaso dute Euskadin
50-59 adin tarteko biztanleen % 54,3k gutxienez dosi bat jaso dute Euskal Autonomia Erkidegoan, 60-69 adin tarteko pertsonen % 92,3k, 70-79 tarteko bizilagunen % 96,8k eta 80 urtez gorakoen % 100ek.
Guztira, covid-19aren aurkako 1.335.885 txerto eman dituzte oraingoz Euskadin, horietatik 458.197 bigarren dosiak edo dosi bakarrak izan dira eta, beraz, txertaketa bukatu duten pertsonak dira jadanik.
Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duen azken txostenaren arabera, Euskadin dagoeneko Pfizer-BioNTecheko 918.958 dosi eman dituzte (horietako 383.513 bigarren dosiak eta 7030 dosi bakarrak); Modernako 129.988 txerto (horietatik 36 481 bigarren dosiak eta 2659 bakarrak); AstraZenecako 263.498 dosi (horietako 5073 bakarrak) eta Jansseneko 23 441 (guztiak dosi bakarrak).
Osakidetzako profesionalen % 100ek bigarren dosia jaso dute dagoeneko, osasun zentro pribatuetako eta osasun garraioko langileen % 89,5ek bezalaxe.
Bestalde, 55 urtez azpiko ertzain, profesional eta zerbitzu soziosanitarioen erabiltzaileen % 100ek gutxienez txertoaren lehen dosia jaso dute, baita 55 urtez azpiko hezkuntza ez unibertsitarioko profesionalek ere.
80 urtez gorako bizilagunen % 100ek lehen dosia jaso dute, 70-79 adin tarteko biztanleen % 96,8k, 60-69 tarteko herritarren % 92,4k eta 50-59 tarteko pertsonen % 54,3k.
100 urtez gorako pertsonen % 99,1ek txertaketa bukatu dute dagoeneko, 90-99 adin tarteko biztanleen % 99,3k, eta 80-89 tarteko herritarren % 99,5ek. 70-79 tarteko biztanleen artean portzentajea % 86ra jaisten da, 60-69 kolektiboan % 11,1era eta 50-59 tartean % 12,7ra.
Euskadik orain arte 1.404.720 txerto jaso ditu, eta Pfizerren 10 800 eta Modernaren 2950 txerto bigarren dosirako gorde dituzte. Era berean, AstraZenecaren 30 634 dosi gorde dituzte oraingoz, guztira, 44 384 txerto.
Azkenik, maiatzaren 26tik ekainaren 1era 88 259 txerto emateko asmoa du Osasun Sailak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.