Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legazpi eremu gorrira pasatu da

Gainera, Santurtziko datuek txarrera egin dute eta eremu laranjan dago orain. Muskizen, ostera, laranjatik horira igaro dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Legazpi eremu gorria sartu da gaur, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Santurtzi gune laranjan sartu da, datuek txarrera egin ostean. Muskizen, berriz, hobera egin dute eta udalerri horia da orain.

Aldaketarik ez Araban (126 kasu 100.000 biztanleko), eremu horiari eutsi baitio, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainek, bestalde, laranja jarraitzen du eta gorritik oso gertu dago.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 230 kasu). Gune gorrian, hiru udalerrik jarraitzen dute: Sopelak, Trapagaranek eta Zallak.

Laranjan, berriz, Galdakao, Sestao eta sartu berri den Santurtzi daude.

Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Muskiz gehitu zaio zerrendari azken orduetan, datuak hobetuz.

Lekeitiok kolore berdeari eutsi di, eta Markina-Xemein ere zerrendara gehitu da.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (207 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetea lortu. Azken orduetan, gainera, Legazpi sartu da eremu gorrian.

Azpeitia da laranjaz margotuta ageri den Gipuzkoako herri bakarra.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude.

Mutrikuk, Lazkaok eta Oriok berde jarraitzen dute.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X