57ra jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan, baina positibotasuna % 4,7ra igo da
Atzoko igoera txikiaren ondotik (81 kasu), berriro aste hasierako datuetara jaitsi da covid-19 kasu berrien kopurua Nafarroan: 57 kutsatze zenbatu ziren atzo, larunbata, duela astebeteko datuekin alderatuta, 13 kasu gehiago.
Foru Gobernuak emandako behin behineko datuen arabera, koronabirusa atzemateko 1.211 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, eta positibotasun tasa % 4,7an kokatu zen, bezperan baino ia puntu bat gehiago.
Maiatza hasieratik beheranzko joera nabarmena bada ere, azken aste hau gorabeheratsua izan da, eta, datuei erreparatuta, jaitsiera moteldu egin dela esan daiteke: astelehenean 53 zenbatu ziren (% 2,7), asteartean 50 (% 2,3), asteazkenean 93 (% 4,4), ostegunean 77 , ostiralean 79 (% 3,8) eta atzo 57 (% 3,9).
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoena izan zen ( % 30) eta 30-44 urte bitartekoena ( % 25) ondoren. Gero, 15-29 urte artekoak ( % 23) eta 45-59 urtekoak ( % 13) zeuden eta, azkenik, 60-75 urte bitartekoak ( % 9). 75 urtetik gorakoen artean ez zen kasurik izan.
Gainera, bi heriotza izan ziren, 74 urteko emakume batena eta 92 urteko beste batena. Nafarroan, guztira, 1.185 heriotza baieztatu dira pandemia hasi zenetik.
Atzo ez zen ospitaleraturik izan covid-19agatik Nafarroan. Gaur egun, 47 gaixo daude ospitaleratuta koronabirusagatik, horietatik 11 ZIUn.
Txertaketari dagokionez, berriz, atzo 4.421 dosi jarri ziren Foru Erkidegoan. Hala, orotara 393.081 txerto jarri dira Nafarroan, eta 141.149 pertsonak, jada, osatu dute txertaketa prozesua.
Datorren astean hasiko dira AstraZenecarekin txertatu zituzten 60 urtetik beherako oinarrizko langileei bigarren dosia jartzen. Berez Pfizer jasoko dute, eta AstraZeneca aukeratzen dutenek baimen informatua sinatu beharko dute.
Positibitatea % 5etik gora dagoen arren EAEn, ZIUak apirileko mailara jaitsi dira
Pandemiaren bilakaera ez da oraindik lasaitzen hasi EAEn. Larunbat honetan 306 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 84 gutxiago. Hori bai, aurreko igandeko datuarekin alderatuz gero, 50 kasu gehiago atzeman dira oraingo honetan.
Atzo 6.008 proba diagnostiko egin zituzten eta 306k izan zuten emaitza positiboa ( % 5,1), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan zabaldutako datuen arabera. Positibotasun tasa % 5,1ekoa izan zen aurreko egunean, beraz, berdin eusten dio transmisioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritutako pertsona helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitu dute tokian.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta harrezkero urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere egin ez badu, dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.