Positibitatea % 5etik gora dagoen arren EAEn, ZIUak apirileko mailara jaitsi dira
Pandemiaren bilakaera ez da oraindik lasaitzen hasi EAEn. Larunbat honetan 306 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 84 gutxiago. Hori bai, aurreko igandeko datuarekin alderatuz gero, 50 kasu gehiago atzeman dira oraingo honetan.
Atzo 6.008 proba diagnostiko egin zituzten eta 306k izan zuten emaitza positiboa ( % 5,1), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan zabaldutako datuen arabera. Positibotasun tasa % 5,1ekoa izan zen aurreko egunean, beraz, berdin eusten dio transmisioak.
Lurraldeka, 47 kasu berri atzeman ziren Araban, 165 Bizkaian, 93 Gipuzkoan eta 1 beste autonomia-erkidego batzuetako edo beste jatorri batzuetako pertsonen artean.
Albiste positiboa ospitaleetatik dator. Izan ere, beheraka doa gaixo kopurua. Atzo 27 pertsona ospitaleratu zituzten (aurreko egunean 33) eta une honetan 99 pertsona daude ZIUn covida dela eta, bezperan baino bi gutxiago. Deigarria da ZIUn dauden kopurua apirilaren 5etik izan den baxuena dela.
Ro indizeari, 14 egunetan metatutako intzidentzia datua eta udalerriei buruzko informazioa ez da astelehenera arte eguneratuko.
57ra jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan, baina positibotasuna % 4,7ra igo da
Atzoko igoera txikiaren ondotik (81 kasu), berriro aste hasierako datuetara jaitsi da covid-19 kasu berrien kopurua Nafarroan: 57 kutsatze zenbatu ziren atzo, larunbata, duela astebeteko datuekin alderatuta, 13 kasu gehiago.
Foru Gobernuak emandako behin behineko datuen arabera, koronabirusa atzemateko 1.211 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, eta positibotasun tasa % 4,7an kokatu zen, bezperan baino ia puntu bat gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz, herritarrak konfinatu behar izan dira, kea dela eta
Pasaiako portuan izandako sute industrial batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu dute bizilagunei konfinatzeko eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.