Manifestazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka pertsonak Samuelen hilketa salatu eta justizia eskatu dute Gasteizen, Bilbon eta Donostian

Azken asteetan "LGTBfobia kasu ugari salatu dira publikoki, publikoak izan ez direnak kontuan hartu gabe", eta "gero eta beldur gutxiago" dutela azpimarratu dute.
18:00 - 20:00
Samuelen hilketa homofoboa salatu dute Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Ehunka pertsona bildu dira larunbat arratsaldean Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko. 24 urteko gaztea joan den ostegunean hil zuten, Coruñan. Elkarteek salatu dutenez, "haren sexu-orientazioagatik" hil zuten. Horrez gain, azken asteetan LGTBI+ kolektiboak eraso ugari jasan dituela deitoratu dute.

Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinatzaileek eta Donostiako Transmaribibollo Koordinakundeak deitu dituzte gaurko manifestazioak. Martxak 19:00etan abiatu dira Bilboko Zabalburu plazatik, Donostiako Boulevardetik eta Gasteizko Bilbo plazatik.

Ibilbideak amaituta, Samuelekin gertatutakoa ez dela "kasu isolatua" salatu dute, eta "bere sexu-orientazioagatik" hil dutela gaineratu dute. "Gorrotoa eta amorrua sentitzen dugu, eta kartzela edo zigor bakar bat ere ez da nahikoa izango gu lasaitzeko. Balio tradizional eta arkaiko horiek suntsitzeko eta gizarte berri baten alde borrokatzeko garaia da", adierazi dute.

Ildo horretatik, azken asteetan "LGTBfobia kasu ugari salatu dira publikoki, publikoak izan ez direnak kontuan hartu gabe", eta "gero eta beldur gutxiago" dutela adierazi dute.

Samuelekin gertatu denari "gorroto delitua" deitzeko "zer gehiago behar den" galdetu ostean, "sistema zisheteropatriarkal, arrazista eta kapitalistak" hildako guztientzat justizia behar dutela gaineratu dute. "Ez eraso egin, ez iraindu, ez hil. Nahikoa da!", gaineratu dute, eta konponbideak eskatu dizkiete erakundeei, alderdiei, elkarteei eta sindikatuei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X