2021eko Pertseiden izar-jasa udan: Non ikusten dira hobeto Done Laurendiren malkoak Euskadin?
Iristear da 2021eko udan izango diren meteoro-jasa garrantzitsuez gozatzeko unea. Uztaileko delta akuariden ostean, abuztuan pertseidak edo Done Laurendiren malkoak ikusteko aukera egongo da (horien jarduera maximoa ostegunerako, abuztuak 12, espero da).
Zer dira Done Laurendiren malkoak?
Pertseiden izar-jasa urtero abuztuaren 12aren inguruan gertatzen den meteoro-jasa da ("izar iheskor" edo "izar uxo" izenaz ere dira ezagunak). "Done Laurendiren malkoak" izen herrikoia ere hartzen dute, meteoro-jasaren aktibitate goreneko unea abuztuaren 10era gerturatzen delako, izen bereko martiri espainiarraren jai-egunean.
Pertseidak ipar hemisferiotik ikus daitezke udan. Meteoro horien abiadura segundoko 50 kilometrotik gorakoa izan daiteke, eta horien jarduera-tasa orduko 200 meteorokoa ere izan daiteke. Aktibitate goreneko unea abuztuaren 11tik 13rako gauetan izaten bada ere, pertseidak normalean uztailaren 17an hasi eta abuztuaren 24an amaitzen dira. Horien aktibitate altuak, uda borealean behaketarako baldintza atmosferiko mesedegarriekin batera, urtean zehar gertatzen den meteoro-jasarik ospetsuena eta ikusteko errazena bihurtzen du.
Zer espero da 2021ean?
2021 "urte bikaina" izango da pertseidak ikusteko, ilberria (abuztuak 8) baino egun batzuk geroago gertatuko baitira.
Pertseiden puntu gorena abuztuaren 12an espero da, 21:00etatik 24:00etara (ordu ofizialak penintsulan). Beraz, pertseidak ikusteko unerik onena abuztuaren 12tik 13rako gaua izango da, behin zerua ilun dagoenean, ilargia ostertzean ezkutatu ondoren.
Zergatik gertatzen dira?
Kometek, Eguzkiaren inguruan dituzten orbiten arabera, gas, hauts eta hondakin errekasto bat botatzen dute espaziora. Material harritsu horiek, kometaren orbitatik gertu mantentzen dira.
Hala, kometa bakoitzak, eraztun moduko bat sortzen du (kometa-zati ugari pilatzen dira bertan). Lurrak, Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimenduan, eraztun hauetako bat aurkitzen duenean, harri-zatietako batzuk (meteoroideak) bere grabitate eremuan harrapatzen ditu, eta abiadura handian sartzen dira atmosferan, meteoro-jasa sortuz.
Gas atmosferikoekin marruskadurak, segundo zati batean distiratsu agertzen diren meteoroak kiskali eta lurruntzen ditu, izar-iheskor deritzoguna sortuz. Beraz, ez da izar bat, baizik eta hauts partikula gori bat.
Meteoro bat distiratsu bihurtzen den altuera, atmosferan sartzeko abiaduraren araberakoa da, baina 100 kilometro ingurukoa izaten da.
Meteoro batzuen abiadura handiak eta distirak, efektu ikusgarria sortzen dute; gugandik oso gertu dauden ilusioa sortuz.
Urtero, abuztu hasieran, gure planetak 109P/Swift-Tuttle kometaren orbita zeharkatzen du; 133 urteko periodoa du eta 1992an pasatu zen azken aldiz Eguzkitik gertu. Orbita hau partikula txikiz beteta dago, harea aleak edo txikiagoak kasu, kometak aurreko urratsetan askatu dituenak. Partikula horietako bakoitza, kometaren buztanaren parte izandakoa, Lurreko atmosferan abiadura handian sartzen denean, marruskadurak berotu egiten du, altuera handian lurrundu arte.
Meteoro-jasak, dirudienez, jatorrizko gune bakarra du, izar uxo guztiak sortzen diren puntu bat. Puntu horri "erradiatzaile" deitzen zaio, eta horren kokapena izar-jasa izendatzeko erabiltzen da. Beraz, pertseidak Pertseo konstelazioan daude.
Nora jo pertseidak ikusteko?
Oro har, egokiena leku ilun bat aukeratzea da, ahal den argi-kutsadura txikiena duena eta inguruetan eraikinik eta zuhaitzik ez dituena. Gida bat eskaintzen dizugu, gau horretan ikuskizuna ahalik eta modurik onenean gozatu ahal izateko.
Izarren behaketa Chillida Lekun
Abuztuaren 12tik 13rako gaua izar-jasa ikusteko onenetarikoa izango dela aprobetxatuz, Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek izarren behaketa gidatuko dute Hernaniko (Gipuzkoa) Chillida Leku museoan. Egitasmoa interesatu orori bideratuta dago, baita astronomian hasiberriak direnei ere.
21:00etan irekiko dituzte ateak, eta ikustaldiak lau ordu iraungo du, 02:00ak arte, gutxi gorabehera.
Hodeiak izanez gero, programa informatiko batekin proiektatuko da zerua, eta jarduerak bi ordu iraungo du.
Eureka! Zientzia Museoaren saio bereziak
Donostiako Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko 'Kosmos' saio bereziak antolatu ditu. Emanaldiak datorren ostiralera arte izango dira, abuztuaren 13ra arte, Donostiako museoaren planetarioan, 11:45ean euskaraz eta 12:45ean gaztelaniaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauri BEA futbol taldearen hurrengo hiru partidetara ez du epailerik bidaliko Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Epailerik gabe, beraz, partida ezingo da jokatu. 16 urteko arbitro emakume bat iraintzeagatik eta mehatxatzeagatik ezarri diote zigorra futbol taldeari.
Corellako 14 urteko adingabe bat saldu eta ezkontzera behartu zuten pertsonak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak gizakien salerosketaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, gaztea ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.