Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pandemiak ez du atsedenik ematen, eta Euskadik 1.000 positibo berrien langa gainditu du berriro

Covid-19aren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta koronabirusa duten 59 pertsona ZIUetan daude. Koronabirusaren ondorioz 209 lagun daude ospitaleetan.
18:00 - 20:00
Birusaren hazkundeak datozen egunetan ere jarraituko duela uste du Osasun Sailak, baina abiadura gutxiagorekin

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 1.200 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 258 gehiago, 10.217 proba diagnostiko eginda. Horrela, positibotasun tasa % 13tik 11,7ra jaitsi da.Lurraldeen arabera, Araban 121 kutsatu berri baieztatu dituzte (igandean baino 20 gehiago), 683 Bizkaian (bezperan baino 175 gehiago), 361 Gipuzkoan (49 gehiago) eta gainerakoak Euskaditik kanpo bizi diren 35 pertsonak eman dituzte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.Covid-19aren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, bezperan baino sei gutxiago, eta koronabirusa duten 59 pertsona ZIUetan daude, astelehenean baino hiru gehiago. Koronabirusaren ondorioz, 209 lagun daude ospitaleetan, bezperan baino 18 gutxiago.100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 827,47 kasura igo da, eta, datuak lurraldez lurralde aztertuta, 643,83koa da Araban, 831,73koa Bizkaian eta 839,88koa Gipuzkoan.17 eta 18 urteko gazteen artean intzidentzia-tasa metatua oso handia da: 5.298,6.Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,06ra jaitsi da EAEn. Horrela, azken egunetako beheranzko joerarekin jarraitzen du. Araban 1,07an dago, Bizkaian 1,12ra jaitsi da eta Gipuzkoan 1aren azpitik kokatu da hilabete honetan aurrenekoz (0,97). Bezperan baino positibo gehiago hauteman dituzte NafarroanBestalde, Nafarroan, hiru egunez jarraian egin du behera covid-19ak kutsatutako positiboen kopuruak. Atzo 289 positibo izan ziren, larunbatean 361 eta ostiralean 441, Nafarroako Gobernuak zabaldutako datuen arabera.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 25/12/2025.- Nadadores participan en el XVII Kontxapuzon Navideño, una actividad solidaria, recreativa y deportiva que consiste en “un chapuzón” de unos 300 metros en las aguas de la Bahía Donostiarra. La recaudación de este año será donada a Katxalin, una asociación de apoyo a las mujeres que sufren cáncer de mama y/o cualquier tipo de proceso tumoral ginecológico: cáncer de cuello uterino, de endometrio, de ovario o de vulva. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko

Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X