60-69 adin tarteko herritarren % 83,2k txertaketa bukatu dute Euskadin
60-69 adin tarteko herritarren % 83,2k txertaketa bukatu dute dagoeneko Euskadin, 50-59 tarteko biztanleen % 88,5ek eta 40-49 tarteko % 80,7k, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Guztira, EAEko 1.304.261 herritar guztiz immunizaturik daude covid-19aren aurrean, txertaketa amaitu ondoren, hau da, 12 urtez gorako biztanleriaren % 65,9. Bitartean, 1.453.029 biztanlek, % 73,4k, gutxienez dosi bakarra jaso dute jadanik, eta % 1,8k kontraindikazioaren bat dute edo txertoa jasotzeari uko egin diote.
Osasun Sailak zehaztu du duenez, Euskadin 1.823.407 Pfizer/Biontech dosi eman dituzte (871.191 bigarren dosi eta 39 885 dosi bakar eritasuna igaro duten pertsonentzako), 255.316 Moderna dosi (105.675 bigarren dosi eta 8.375 dosi bakar), 448.732 AstraZeneca dosi (185.124 bigarren dosi eta 6.447 dosi bakar) eta 87.564 Janssen dosi bakar.
Iritsitako 2.737.860 txertoetatik % 95,5 jarri ditu Euskadik, aurreneko 1.310.758 dosi eta 1.304.261 bigarren dosi edo dosi bakar.
*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen % 110 jar daiteke.
Konkretuki, oraingoz Pfizerreko 1.839.060 txerto jaso dituzte (% 99,1 jarrita), Modernako 251.400 (% 100 ipinita), AstraZanecako 549.600 (% 81,6 jarrita) eta Jansseneko 97.800 (% 89,5 ipinita).
Adinari dagokionez, 100 urtez gorakoen % 95,2k txertoaren lehen dosia hartu dute, 90-99 adin tarteko herritarren % 93k eta 80-89 urteko biztanleen % 97k. 70-79 adin tartean, herritarren % 95,6k txertoa jaso dute, 60-69 tartean % 92,5ek eta 50-59 adin tartean % 90,8k.
Era berean, 40 eta 49 urteko arteko herritarren % 85ek lehen dosia hartu dute dagoeneko, 30-39 tarteko pertsonen % 64,9k, 20-29 urteko biztanleen % 24k, 16-19 tarteko herritarren % 10,2k eta 12-15 urteko % 1ek.
Txertaketa bukatu duten pertsonen portzentajea % 94,3koa da 100 urtez gorakoen artean, % 92,2koa 90-99 adin tartekoen artean eta % 96,6koa 80-89 urtekoan artean. Era beresan, 70-79 adin tarteko herritarren % 95,4k amaitu dute, 60-69 kolektiboaren % 83,2k eta 50-59 urtekoen % 88,5ek.
Gainera, 40-49 adin tarteko pertsonen % 80,7 bigarren dosia jaso dute dagoeneko, 30-39 tarteko herritarren % 34,8k, 20-29 urteko kolektiboaren % 15,5ek, 16-19 tarteko gazteen % 3,8k eta 12-15 urteko nerabeen % 0,3k.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.