Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

18 urtetik beherako gazteak Modernaren dosiak jasotzen hasi dira EAEn

Orain arte, Pfizer txertoa jaso dute; hemendik aurrera, baina, biak. Sendagaien Europako Agentziak uztailaren amaieran gomendatu zuen Moderna ere erabiltzea 12-17 urte arteko gazteekin. Illunbeko txertaketa-zentroan, ostegun honetan, adin horien arteko gazte batzuk txertatu dituzte.
Artxiboko irudian, Illunbeko txertaketa-zentroa
Artxiboko irudian, Illunbeko txertaketa-zentroa. Argazkia: EFE.

18 urtetik beherako gazteak ostegun honetan hasi dira jasotzen covid-19aren aurkako Moderna txertoaren lehen dosiak Euskal Autonomia Erkidegoan; orain arte, 12-17 urte arteko gazteek Pfizer txertoa jaso dute, baina, hemendik aurrera, Moderna ere erabiliko dute adin-tarte horretako gazteekin.

Donostian, Illunbeko txertaketa-zentroan, 18 urtetik beherako gazte batzuek hitzordua zuten ostegun honetan Modernaren lehen dosiak jasotzeko. Ia hitzordu guztiak pertsona helduek zituzten itxita, baina 12-17 urte arteko gazte batzuk ere bertan izan dira.

Orain arte, emandako txerto guztiak kontuan izanik, Modernaren dosiak % 14 izan dira; hala ere, aurreikusita dago abuztuan farmazeutiko horren dosien kopuru hori hirukoiztea.

Sendagaien Europako Agentziak uztailaren 23an gomendatu zuen 12-17 urte arteko gazteek Moderna txertoa jasotzea, Pfizer txertoaz gain, gainerako herritarrek bezala. Aste honetan bertan, asteartean, Eusko Jaurlaritzak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bidez, gomendio hori ekarri zuen gogora, eta nabarmendu ere nabarmendu zuen garrantzitsua dela ikasturte berriaren hasieran ahalik eta ikasle gehien immunizatuta egotea.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X