Bost pertsona atxilotu dituzte Bilbon, desordena publikoak egotzita
Jendetza batu da, berriro, Bilbo erdigunean bart egin diren botiloietan. Istilu larririk ez da izan, baina 18, 20 eta 21 urteko hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, desordena publikoaren delitua egotzita.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak igorritako oharrak jasotzen duenez, 03:30 inguruan hasi dira liskarrak, Ertzaintzako eta Bilboko Udaltzaingoko hainbat agente Poza Lizentziatua kalera bertaratu direnean. Dozenaka gazte botiloia egiten ari ziren, eta polizia agertu denean, inguruko beste kale batzuetara joaten hasi dira. Bidean, oharraren arabera, hainbatek botilak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete agenteei, eta edukiontziak gurutzatu dituzte errepidean. Ondorioz, istiluetan parte hartu dutelakoan, hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak.
Bilboko Udaltzaingoak ere beste bi pertsona atxilotu ditu, arrazoi beragatik, Areilza Doktorea kalean.
Barakaldon, berriz, bi emakume atxilotu dituzte, kalean alkohola edaten ari zirela, autoritateari desobeditzea egotzita.
Asteon, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri du polizia gehiago izango direla kalean asteburu honetan botiloiak egin ohi diren tokietan. Halaber, litroak egiten dituzten pertsonak eta kalean kontsumitzeko edariak saltzen dituzten ostalariak "gupidarik gabe" zigortuko dituztela ohartarazi du. "Aisialdia ezin da hori izan. Ezin dugu aisialdia zentzurik gabe edatearekin, bizilagunak izorratzearekin eta ondasun publikoak nahiz pribatuak apurtzearekin lotu", esan du.
Kaleko edanarekin amaitzeko asmoz, Udalak eskura dituen "bitarteko guztiak" erabiliko dituela jakianrazi du Aburtok. Hala, Bilbon 300 udaltzain dituztela eta Segurtasun Sailarekin harremana "etengabea" dela gogoratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Aranako harrera zentroa urrian zabalduko dute eta 120 pertsonentzako lekua izango du
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, plaza kopurua murriztu izanaren arrazoia da —hasiera batean, 350 plaza zeuden aurreikusita— duela hiru urte proiektua pentsatu zenean baino errefuxiatu gutxiago ari direla iristen egun Estatura. Ondorioz, "presioa nabarmen murriztu" da.
Ikertzaileek nabarmendu dute akusatuak "bere borondatez" bi aldiz aitortu zuela Lukas Agirre hil zuela
Halaber, agente batek adierazi du bigarren auzipetuak jakinarazi ziola krimenean erabilitako labana berea zela eta ustezko hiltzaileari berak eman ziola.
Jokabide homofoboa egotzita Iruñean epaitu dituzten lau gazteek ukatu egin dute gertakarietan parte hartu izana
Biktimari elkartasuna adierazteko, Egham Nafarroak elkarretaratzea egin du auzitegiaren atarian eta homofobiari aurre egiteko neurriak eskatu ditu.
100.000 € gorde dira indarkeria matxistaren biktimen seme-alaben laguntzetarako Euskadin
2025ean emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen 8 seme-alaba lagundu dira. Laguntza ama hiltzen den unean adingabeak diren seme-alabei zuzenduta dago, eta 21 urte bete arte eska daiteke.
Insaustik airean utzi du 2030eko Munduko Futbol Txapelketarako Donostiaren hautagaitza: “Zer ekarriko duen aztertu egin behar da”
Alkateak “zuhur eta zorrotz” aztertu nahi du ekitaldiak ekonomian, logistikan eta gizartean izango duen eragina; PSE-EEk, berriz, Donostiaren hautagaitza irmoago babestea eskatu du.
Maialen Mazonen hilketagatik akusatutako gizonak uko egin dio epaiketan deklaratzeari
Ondorioen idatzian, akusazioek 45 urteko kartzela eskariari eutsi diote Mazonen ustezko hiltzailearentzat, eta defentsak ere hasierako eskaria mantendu eta absoluzioa galdegin du.
Honako hauek dira Euskadiko bizitegi-larrialdiari erantzuteko gaurtik indarrean diren premiazko neurriak
Etxebizitzaren arloko politika publikoak merkatuaren errealitate berrira egokitzea bilatzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak, estaldurak eta laguntzak handituz, tresnak malgutuz eta gaur egun etxebizitza duina eta egokia lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei "modu azkarragoan eta eraginkorragoan" erantzuteko. Gainera, etxebizitza babesturako eta alokairu publikorako higiezinen-parkea handitzeko neurriak aurreikusten ditu.
Isabel Aaiun, Boney M, Ojete Calor eta Shinova taldeek kontzertuak eskainiko dituzte 2026ko sanferminetan
Nafarroako hiriburuko Udalak aurtengo sanferminetan kontzertuak eskainiko dituzten artistetako batzuk ezagutzera eman ditu.
Kartzelara bidali dute, behin-behinean, Arrasaten ikasle-egoitza batean sexu-erasoa egin duelakoan atxilotutako gizona
Ustezko bortxaketa joan den otsailean gertatu zen Arrasateko ikasle-egoitza batean, eta 22 urteko emakumeak ostiralean jarri zuen salaketa. Mondragon Unibertsitateak oharra zabaldu du gaur goizean, ikasle eta langileen artean bortxaketaren berri emateko, eta elkarretaratzeak egin ditu unibertsitateko campus guztietan.
Insaustiren ustez, etxebizitza tasatua da Donostiako "klase ertainarentzako irtenbidea"
Donostiako alkatearen iritziz, etxebizitzaren prezioa tasatzea da klase ertainak Donostian etxebizitza bat eskuratu ahal izateko irtenbidea; izan ere, "etxebizitza babestua eskuratzeko baremoen gainetik dago, baina merkatu libreko prezioen azpitik".