TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean

Ezbeharra goizeko lehen orduan gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta 09:35erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du. A-8an, Zorrotzako bihurguneetan, baina Donostiarako noranzkoan, bi autoren arteko istripuak eragin ditu auto-ilarak.
Auto-ilarak A-8an, Bilbo parean
Auto-ilarak A-8an, Bilbo parean. Argazkia: @trafikoaEJGV

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobian, Bilbo parean, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu Kantabriarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 07:45ean gertatu da, Errekalde parean, San Mameseko irteera baino lehen, eta ibilgailuek hiru erreiak oztopatu dituzte hainbat minutuz.

09:35erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.

A-8an, Bilbon bertan, Donostiarako noranzkoan, bi autok talka egin dute Zorrotzako bihurguneetan, eta hor ere auto-ilarak sortu dira.

AP-8an, Gipuzkoan, Mendaron eta Zumaian, bi auto errepidetik atera dira, eta hor ere trafiko eragozpenak sortu dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X