Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Estatu mailan neurririk hartzen ez zela ikusita" jo du Urkulluk Gorenera

Lehendakariak helegitea jartzea erabaki zuen Osasun Publikoaren Batzordeak eta Lurraldearteko Osasun Batzordeak ez zituztelako aintzat hartu EAEtik eskatutako neurriak, kanpoko maskara berreskuratzea eta covid paseari buruzko autonomia erkidego guztientzako erregulazioa, esaterako.
18:00 - 20:00
Iñigo Urkullu: ''Neurri zehatzak ezartzeko berme juridikoa behar dugu''

EAEko Auzitegi Gorenak covid pasaportea ezartzearen aurka egindako ebazpenari Auzitegi Gorenean helegitea jartzea erabaki zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak, ikusirik, ez, Osasun Publikoaren Batzordeak ez eta Lurraldearteko Osasun Batzordeak ere, ez zutela Estatu mailan pandemiari eusteko neurri gogorragorik hartzen. 

Gaur Legebiltzarreko osoko bilkuraren aurretik kazetariei egindako adierazpenetan azaldu duenez, espero zuen bi foro horietan (lehena asteartean, bigarrena asteazkenean) EAEtik egindako neurri eskaerak entzungo zirela, hala nola kanpoan musukoaren erabilera derrigortzea eta covid paseari buruz erkidego guztientzako arau bateratu bat.

Asteartean halakorik gertatu ez zela ikusita, asteazken goizean -Lurraldeartekoa bildu aurretik- "birpentsatu" egin zuen bere erabakia, EAEko Auzitegi Goernaren erabakiari helegiterik ez jartzearena; Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Olatz Garamendu Gobernantza sailburuarekin kontsula egin ostean. 

"Dena berrikus daiteke, eta kontuak epaitegietara eramatearen zale ez garen arren, uste dugu, zentzuzkoena dela norbanakoen eta gizartearen osasuna babesteko neurriak hartzea", esan du; beharrezko ikusten du, era berean, Gorenak "jurisprudentzia doktrina bateratzea", lurraldeetako epaitegiak igortzen ari diren ebazpen kontrajarrien aurrean. 

Auzitegi Gorena EAEn covid ziurtagiria ezartzearen alde agertuko delakoan dago eta, gogorarazi du, bai EAEko fiskaltza, bai ate EAEko Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak presidentea neurri horren alde agertu direla. 

Lehendakariak azpimarratu du, bestalde, covid guneetako ZIUetako gaixo kopurua 50era iristen bada osasun larrialdi egoera ezarriko dela berriro; hala, pandemiaren aurkako euskal legea aplikatu ahal izango litzateke, eta, beraz, neurri zorrotzagoak hartu. 

Ohartarazi du, gainera, "kontuan hartu behar" dela urtearen garai honetan koronabirusa ez den beste birusak ere ohikoak direla, gripearena kasu, eta urtearen amaiera aldera osasun langileek oporrak hartu ohi dituztela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X