Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi, osasun larrialdiaren atarian

Sagarduik ohartarazi duenez, baliteke Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aurreikusitakoa baino lehenago ezarri behar izatea, hots, ZIUetan 50 gaixo eduki baino lehen. Une honetan 47 pertsona daude ZIUetan, aurreko balantzean baino 11 gehiago.
18:00 - 20:00
Pandemiaren adierazle guztiak abiadura handian ari dira igotzen Euskadin

Covid-19aren datuek gora egin dute Euskadin, adierazle guztiek okerrera egin baitute eta guztira 18 pertsona hil baitira azaroaren 22tik 28ra bitartean, aurreko astean baino hiru aldiz gehiago. Honenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoa osasun larrialdiaren atarian dago berriro.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astelehen honetan Radio Euskadin ohartarazi duenez, baliteke Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aurreikusitakoa baino lehenago ezarri behar izatea, hots, ZIUetan 50 gaixo eduki baino lehen.

Iñigo Urkullu lehendakaria Osasun Saileko eta Osakidetzako zuzendaritza-talde osoarekin bildu da gaur eguerdian, pandemiaren bilakaera eta osasun-sisteman duen eragina aztertzeko. Osasun sailburuarekin eta zuzendaritzetako eta gerentzietako hogeita hamar bat arduradunekin batera, pandemiaren bilakaeraren ikuspegi "kezkagarria" partekatu du.

Ospitaleetan gora egin du gela arruntetan ospitaleratutako pazienteen kopuruak; izan ere, igande honetan 214 ziren (osteguneko aurreko txostenean baino 35 gehiago), eta zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratutako pazienteen kopuruak ere gora egin du, 47 guztira (11 gehiago), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken datuen arabera.

Intzidentzia metatua ere hazi egin da, eta 471,56 kasu izan dira 100.000 biztanleko 14 egunetan, aurreko buletinean erregistratutakoa baino ia 100 puntu gehiago. Batez besteko hori nabarmen gainditzen da Gipuzkoan, 807,26 kasukoa baita. Araban 370,37 da, eta Bizkaian 281,02.

Bestalde, Osasun Sailak jakinarazi du 18 pertsona hil direla covid-19aren ondorioz Euskadin azaroaren 22tik 28ra bitartean; azaroaren 15etik 21era bitartean, berriz, bost.

Izan ere, azken zazpi egunetan izandako 18 heriotzak irailaren amaieratik izandako kopururik handiena da. Hilabete horretako 20-26 astera jo behar da zifra handiagoa aurkitzeko; zehazki, orduan 20 hildako izan ziren.

Joan den igandean 663 positibo berri atzeman dituzte Euskadin, aurreko egunetan baino gutxiago, baina proba gutxiago ere egin dira. Egindako PCR eta antigenoen testei dagokienez atzemandako kasu berrien tasa % 10,4koa izan da azken egun horretan.

150 kasu baino gehiago dituzten udalerriak

Euskadik 177 udalerri ditu dagoeneko 150 kasuko intzidentzia metatua gainditzen dutenak, eta, beraz, murrizketak aplikatu behar dituzte pilaketek eragindako kutsatzeak saihesteko, hau da, joan den ostegunean baino 26 gehiago, hiru hiriburuak barne.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaera eguneratu du astelehen honetan EAEko 251 udalerrietako bakoitzean, eta horien % 70ek dagoeneko gainditzen du 100.000 biztanleko 150 kasuren intzidentzia metatua 14 egunetan.

177 udalerri horietan, udalek jarduerak eten edo atzeratu behar dituzte, jende-pilaketa aurreikusten denean eta prebentzio-neurriak bermatu ezin direnean, batez ere janaria eta edaria edateari lotutakoak.

Ikasgelen egoera

188 ikasgela itxita daude astelehen honetan Euskadin, joan den ostiralean baino 24 gehiago, baina ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik. Hala ere, 86k dute eskolaren bat itxita pandemiaren ondorioz, ostiralean baino lau gehiagok.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X