38 ikasgela daude itxita Euskadin koronabirusagatik
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera, une honetan 38 ikasgela daude covid-19agatik itxita Euskadin, eta ikasgela bat itxi edo ez erabakitzeko orduan, kutsatuen kopuruaz gain, herri horretako pandemiaren egoera zein den ezagutzea garrantzitsua dela azaldu du.
ETB1eko Egun On Euskadi saioan izan da asteazken honetan Bildarratz. Elkarrizketan gogorarazi du Gabonetako oporren aurretik 460 ikasgela zeudela itxita Euskadin 205 ikastetxetan. Omikron aldaeraren aurrean irakasleek eta zuzendatitzak izandako kudeaketa ona azpimarratu ditu.
Sailburuak azaldu duenez, une honetan Osakidetzako ESI bakoitzak erabakitzen du "zenbat positiborekin, noiz eta nola" ixten den gela bat, eta ikastetxea dagoen udalerriko egoera epidemiologikoa ere kontuan hartzen da.
Bajei dagokienez, gainerako sektoreetan bezala, intzidentziak behera egin ahala, hezkuntzan ere kopurua behera doala nabarmendu du.
Eskola-kirola ere izan du hizpide Bildarratzek. Lehiaketei berriz ekitea erabaki eta biharamanuen, horretarako bi arrazoi nagusi daudela uste du Bildarratzek: batetik, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua beheranzko bidean dela, eta, bestetik, 12 urtetik beherakoen txertaketaren datu onak direla. Azken datuen arabera, 5 eta 11 urte bitarteko haurren % 56k jaso dute txertoaren dosi bat Euskadin.
Halaber, eskolaz kanpoko jarduerei dagokienez, protokoloan aldaketa txikiren bat izan daitekeela aurreratu du Bildarratzek.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Berriobeitiko rokodromo batean, lan-istripuz
51 urteko gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.
Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren
10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean, eta, zauriturik izan ez bada ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak.
Etxebarri erretegia, Macarfi gidako 'Top of the Tops' zerrendan
Gainera, Azurmendi eta Molino de Urdaniz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jatetxe onenak izendatu dituzte. Gainera, urteko bigarren irekiera onenaren aitortza eman diote Itzuli jatetxeari.
Mancisidor: "Erakundearen hizkuntza politikak orain arteko estandar altuei eutsiko die"
"Hori da orain arte izan dudan konpromiso irmoa, eta aurrerantzean ere horri eustea espero dut", nabarmendu du Mikel Mancisidor Ararteko berriak, Eider Hurtadok Radio Euskadin egindako lehen elkarrizketan.
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Kosner Baskoniaren ospakizunak, zuzenean, EITBn
Kopako txapeldunari Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman, 18:45etik aurrera.
26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.