Tenperaturak 11 °C jaitsi dira hamar minutuan Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean
Zazpi egun izan dira —beroagatik ezarritako lehen abisuak gaur zortzikoak izan ziren— tenperatura maximoetan marka guztiak hautsita eta sargoria denon ahotan zegoela, baina amaitu da ia, behintzat, Bizkaian eta Gipuzkoan. Arratsaldeko lehen orduan, enbata sartu da Bizkaiko kostaldean, haizeak ipar-mendebaldera egin du eta tenperaturak 11 °C jaitsi dira hamar bat minutuan. Aldaketa laster zabaldu da Gipuzkoako kostaldera ere.
Gaurko egunaz harago, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du muturreko tenperatura altuengatik abisu gehiago ezarri. Nafarroan, aldiz, beroagatik abisu horia izango dute bihar, eta, Erriberan, alerta laranjara igoko dute.
Ordura arte, bero goria izan dugu nagusi. Hego osagaiko haizea zakar ibili da eta sargori sentsazioa areagotu du. Iragarpen hori oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria ezarri du Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean muturreko tenperatura altuengatik (40 ºC-ak gainditu dira). Aemetek, aldiz, Baztanen (Nafarroako Kantauri isurialdean) aktibatu du alerta maila goren hori (21:00ak arte).
Gainerakoan, alerta laranja egongo da indarrean, eta 35 ºC-tik gorako maximoak iragarri dituzte Foru Erkidegoan (erdialdean, Erriberan eta Pirinioetan), kostaldean eta Ipar Euskal Herriko barnealdean.
Beroak eta hego haizeak batuta, baso suteak egoteko arriskuak goia joko du. Hori horrela, alarma gorria egongo da indarrean Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxa) eta Trantsizio Zonan (Araba erdialdea) eta alerta laranja, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
Gau tropikala
Bestalde, begiak biltzeko lanak izan dituzte gaur euskal herritarrek bart. Gau epela izan da, tropikala, eta, txoko askotan, termometroak ez dira 25 ºC-tik jaitsi, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bildutako datuen arabera.
02:30 zirenean, Urduñako estazioan (Bizkaia barnealdea), 31,2 ºC-ko tenperatura izan dute, eta gradu bat gutxiago (30,4 ºC), Matxitxakon (Bizkaiko kostaldean). Ilarduian (Araba) eta Zorrotzan (Bizkaia) ere 25 ºC-tik gora egon dira minimo horiek: 29,7 eta 28,4 gradu, hurrenez hurren. Gipuzkoan, Miramongo estazioan, langa horretatik behera kokatzea lortu dute: 22,4 ºC.
Nafarroan, bihar ere bero
Asteartean, termometroek behera egiten jarraituko dute, Kantauri isurialdean bereziki. Kostaldean 26-28 ºC-ren bueltan geldituko dira maximoak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, tenperatura beroenak 35 ºC ingurukoak izango dira. Ingurumari honetan, ez dute EAEn beroaren ondoriozko abisurik ezarri, bai, ordea, sute arriskuagatikoa. Alerta laranja egongo da ia Araba osoan, eta abisu horia, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.
Hegoaldean, bereziki Nafarroan, bero egingo du oraindik. Hala, Erribera alerta laranjapean egongo da, 41 ºC-ko maximoak espero baitira. Erkidegoaren erdialdean eta Pirinioetan abisu horia izango da indarrean muturreko tenperatura altuagatik.
Asteazkenerako, tenperatura jaistea espero da berriro, eta beherakada hori lurraldearen hegoaldera eta Ebro ibarrera ere iritsiko da bero egiten jarraituko badu ere. Maximoak 28 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, eta 23-25 ºC-ren bueltan geldituko dira kostaldean. Iparraldeko haizea gailenduko da eta behe-hodeien tarteak izango dira, bereziki goizean eta ipar partean, eta zirimiri apur bat egin dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Parapentista bat larri zauritu da Baigura mendian, Lapurdi eta Baxe Nafarroako mugan
25 urteko gaztea erori eta maldaren kontra jo zen larunbat goizean. Lekuko batek eman zuen istriparen berri eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu ondoren, Baionako ospitalera eraman zuten larri zaurituta.
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek ozen salatu dute Sarrigurengo hilketa matxista
Eguesibarko Udalak deituta, ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Tatianaren hilketa gaitzesteko. Ustezko hiltzaileak, 30 urteko bikotekideak, amari (biktimaren amaginarreba) ere eraso zion. Zorionez, ez dago hiltzeko arriskuan.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Errege Kopako finalerako txartela eskuratzeko partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.