188 dira dagoeneko tximino baztanga kasuak Euskadin
Euskadin, ostegunera arte, tximino baztangako edo monkeypox izeneko gaixotasunaren 188 infekzio identifikatu dituzte. Horietatik 134 Bizkaian detektatu dituzte; 36, Gipuzkoan, eta 18, Araban. 185 gizon eta 3 emakume dira, eta guztiek sintoma kliniko arinak izan dituzte; guztiei agindu zaie etxean isolatzeko eta Osakidetza jarraipen anbulatorioa egiten ari zaie, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostiral honetan adierazi duenez.
Testuinguru horretan, Euskadi abuztuko lehen astean hasi zen tximino-baztangaren kontrako txertoa jartzen, txertoen dosiak jaso zituenean eta Osasun Publikoaren Batzordeak tximinoaren baztangaren egungo agerraldian onartutako txertaketa-gomendioetan jasotako irizpideei jarraituz. Hala, orain arte, Osakidetzak 174 dosi jarri ditu guztira: 119 Bizkaian, 21 Araban eta 34 Gipuzkoan. Aste honetan bertan, 197 dosiko beste sorta bat jaso da, eta, horri esker, txertaketarekin jarraitu ahal izan da. Sorta hori honela banatu da lurraldeen artean: % 57 Bizkaian (112 dosi), % 33 Gipuzkoan (65 dosi) eta % 10 Araban (20 dosi).
Dosi guztiak lehen dosi gisa jartzen ari dira, eta txertaketa bigarren dosi batekin osatuko da, baina oraindik zehaztu gabe dago Osasun Publikoko Batzordearekin. Edozein modutan, gutxienez 28 eguneko tartea behar da bi dosien artean.
Detektatutako lehenengo kasuak Euskaditik kanpo aurkitutako agerraldiekin lotuta zeuden, baina, aurrekoetan gertatu zen bezala, baieztatutako kasu berriek ez dute lotura epidemiologikorik Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin, eta aurreko kasuen kontaktuak dira, edo azken aste hauetan identifikatutako kasuak, Osasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.