Horrela geratuko da EAEko zabortegien mapa
Duela urtebete onartutako Hondakinak Kudeatzeko Planak aurreikusitako balorazio azpiegiturak eraiki bitartean, 2030era arte sortuko diren beharrak asetzeko ibilbide orria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak.
Horren arabera, hiru zabortegiren edukiera handituko dute; hirurak Bizkaian daude: Igorren, Lemoan (Bistibieta du izena) eta Mallabian (Betearte). Horrez gain, Bilbon, Artxandan, dagoen zabortegi zaharra eraberritu eta Epelekoa (Bergara) berriz zabalduko dute. Gainerakoan, beste hiru zabalik mantenduko ditu: Aizmendikoa (Astigarragan, Gipuzkoa), Zallakoa (Bizkaia) eta Gardelegikoa (Gasteiz). Guztira, bada, zortzi dira gaur-gaurkoz hondakin ez-arriskutsuak jasotzeko prest dauden instalazioak:
Dena dela, asmoa da, apurka-apurka, zabortegi batzuk ixtea, eta horretarako, Jaurlaritzak egutegia ere zehaztu du. Hala, Beteartekoa (Mallabia) 2024an zarratuko dute, eta Epelekoa (Bergara), urtebete geroago. 2027rako eta 2030erako, hurrenez hurren, itxiko dituzte Bistibieta (Lemoa) eta Artxandakoa (Bilbo).