Eusko Jaurlaritzak % 15era murriztu nahi ditu zabortegira doazen hondakinak 2030. urterako
Eusko Jaurlaritzak Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plana (2030 HPKP) onartu du gaurko gobernu bileran, hurrengo hamarkadan alor horretan jarraitu beharrkeo estrategia markatuko duena. Guztira, 97 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du Jaurlaritzak. 2030erako aurreikusitako helburuen artean daude, besteak beste, hondakin ez arriskutsuen % 85 bigarren mailako baliabide bihurtzea, birziklatu ezin diren eta zabortegira doazen hondakinak % 15 baino gutxiagora murriztea, orokorrean sortzen diren hondakinak % 30 gutxitzea eta hiri hondakinen gaikako bilketa % 85era arte areagotzea.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eman ditu planari buruzko xehetasunak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
Aipaturiko planak hainbat ekintza aurreikusten ditu ekonomia zirkularra, gardentasuna eta trazabilitatea bultzatzeko eta klima aldaketaren eragina gutxitzeko. Tapia sailburuak horietako batzuk nabarmendu ditu: isurtzeak gutxitzeko eta hondakinen berrerabilpena sustatzeko inbertsioak egitea, 2030era arte Euskadiko isurpenaren autosufizientzia bermatzea, hondakinen gaiari lotuta lege arloan aurrerapausoak ematea, isurpenak edo errausketak egiteagatik kanona ezartzea, ikuskaritzak eta isunak areagotzea hondakinak kudeatzeko instalazioek egoki funtzionatzen dutela bermatzeko, lurren eta bigarren mailako beste lehengai batzuk biltegiratzeko soluzio bat garatzea, hondakin plastikoetarako behin betiko irtenbideak aurkitzea, lehentasunezko hondakinetatik datozen bigarren mailako materialen erosketa publiko eta pribatu berdea sustatzea, ontzien berrerabileraren eta birziklapenaren prebentzioan eta sustapenean lan egitea, eta azkenik egiturazko fibrozementu suntsitua biltzeko eta kudeatzeko plana burutzea.
Tapiak azaldu duenez, plan hori egiteko parte-hartze prozesuan 182 alegazio jaso dituzte eta horietatik 89 (% 49) osorik edo partzialki onartu dituzte.
Paperaren industriako hondakinak tratatzeko planta Bergaran
Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren eta Mutiloako eta Larrabetzuko zabortegiak itxi ondoren, oraindik irekita dauden hamar zentroek 4.000.000 m3 hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko ahalmena izango dute datorren hamarkadan. Ez da nahikoa izango, ordea. Izan ere, 2030era arte 7.500.000 m3 isuriko direla aurreikusten da.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritza industria hondakinak tratatzeko 10 proiektu edo planta eraikitzeko aukera aztertzen ari da.
Tapiaren esanetan, Bergarakoa da guztietan aurreratuen dagoen proiektua. Bergaran paperaren industriako hondakinak tratatzeko planta bat aurreikusi dute. Proiektua nahiko aurreratuta omen dago eta Europar Batasunaren oniritzia ere omen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.