Eguraldi eguzkitsua espero da maiatzeko azken asteburuan
Maiatzeko azken asteburuan euritakoa etxean uzteko aukera egongo dela dirudi, izan ere, eguraldiak hobera egingo du Eukal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, bereziki larunbatean. Tenperatura maximoak 25 ºC-ra iritsiko dira lurraldeko toki askotan, eta zerua oskarbi ikusiko dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Ostiral honetan, giro eguzkitsua nagusituko da kostaldean, tenperaturen gorakada nabarmenarekin. Barnealdean, hodei gehiago espero dira, eta baliteke zaparrada bakanen bat botatzea mendi inguruetan. Egunean zehar ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Arratsaldean ipar-ekialdea nagusituko da barnealdean.
Larunbat honetan, maiatzak 27, termometroek gora egiten jarraituko dute. Gauzak horrela, uda-giro eguzkitsua espero da goizean, hego-ekialdeko haizea ibiliko baita. Maximoak 27 ºC-koak izango dira Bilbon eta Gasteizen, eta 24ºC-koak Donostian. Minimoak, berriz, 16 ºC ingurukoak izango dira, Gasteizen izan ezik, 11 ºC artekoak izan baitaitezke. Bestalde, Nafarroan termometroak 28 ºC-ra irits litezke zenbait puntutan, hala nola Iruñean, eta minimoak 12 ºC-tik gertu gera litezke.
Horrela, eguerdian eguraldi eguzkitsua nagusituko da eta arratsalde-gau partean bero-hodei batzuk nagusituko dira, barnealdean zaparrada isolatuak utziz.
Igandean, udal eta foru hauteskunde-egunean, giro eguzkitsua nagusituko da goizean. Maximoei dagokienez, Gasteizen 26 ºC-ra iristea espero da, Bilbon 25 ºC-ra eta Donostian 22 ºC-ra. Minimoak 16 ºC ingurukoak izango dira, Gasteizen izan ezik, berriz ere 11 ºC-ra jaitsi baitaitezke. Nafarroan, aurrekoaren oso antzeko eguna espero da, aurreko eguneko tenperatura bertsuekin. Nolanahi ere, Nafarroako hainbat tokitan prezipitazioak espero dira, bereziki arratsalde-gau partean.
Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, bero-hodeiak gehienbat, batez ere barnealdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.