Lan-merkatuak eta osasungintzak jarraitzen dute izaten herritarrentzat arazo nagusiak
Lan merkatuari lotutako arazoek kezkatzen dute gehien EAEko gizartea, eta horren atzetik daude osasungintzari eta etxebizitzari lotutakoak. Zerrendan azken puntan, berriz, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunei buruzko arazoak daude, pentsioen edota adinekoen arretaren ingurukoekin batera. Ingurumenari eta hizkuntzari lotutako arazoak ere ez dira lehentasunak herritarrentzat.
Euskal Soziometroaren azken galdeketak utzitako ondorioetako batzuk dira horiek. Egungo egoeraren balorazioa eta jarrera politikoak bildu dira, gaur zabaldutako txostenean. Galdeketa 2024ko urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra bitartean egin zen, EAEko 18 urtetik gorako 3.030 pertsona elkarrizketatuta, denak telefonoz. Duela astebete kaleratu zuten Eusko Legebiltzarrerako boto-asmoaren ingurukoa, eta gaur txostenaren bigarren zatiaren emaitzak jakin dira.
Euskadiko arazoak zeintzuk diren galdetuta, herritarren ia erdiarentzat (% 48) lan merkatuari lotutakoek jarraitzen duten arazo nagusi izaten, eta herena pasarentzat (% 35) Osakidetza eta, oro har, osasungintzaren jirakoek. Nabarmentzekoa, 2020tik bikoiztu egin dela osasun-arazoen inguruko kezka. Hirugarren lekuan ( % 21) arazo ekonomikoak daude. Deigarria da, halaber, errenkadaren azken zatia: ingurumena (% 3), hizkuntzaren egoera (% 3), gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak (% 1) edota pentsioak (% 1) dira, herritarren iritzirako, arazo txikienak.
Egoeraren balorazioa ere eskatu zaie galdeketan parte hartu dutenei, eta emaitza nagusiak hauek dira: 1etik 10erako eskalan, norbere egoerari 7 puntuko nota jarri diote herritarrek, batez beste; Euskadiren egoerari 6koa, eta Espainiakoari, 4,8koa.
Jarrera politikoen atalean, bestalde, politikarekiko interesa, alderdiekiko hurbiltasuna, ezagutza edota independentziarekiko jarrera neurtu dira. Hala, txostenaren arabera, herritarren % 37k interes gutxi dute politikan, eta % 27k, batere ez. Soilik, hamarretik batek esan du politika asko interesatzen zaiola.
Aurreko neurketetan bezala, buruzagi politikoen ezagutzari, onarpenari eta balorazioari buruzko iritziak ere eskatu dira. Balorazioaren atalean, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaia da nota onena atera duena, 5,3koa, eta oso gertu du Imanol Pradales EAJko hautagaia, 5eko notarekin. Aldiz, Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) eta Eneko Andueza (PSE-EE) ez dira erdiko langara iritsi: 4,7ko eta 4,4ko nota jarri diete herritarrek, hurrenez hurren.
Bestelako argazkia erakusten du ezagutzari dagokion atalak: Gorrotxategi ageri da lehen postuan, % 43ko ezagutza mailarekin, eta ondoren daude Andueza (% 38), Pradales (% 37) eta Otxandiano (% 34).
Herritartasunari buruz galdetuta, % 40 dira euskal herritar bezain espainiar sentitzen direnak. Kopuru hori 8 puntu hazi da 2019tik. Galdeketan parte hartu dutenen % 25 euskal herritarrak espainiarrak baino gehiago sentitzen dira, eta % 19, berriz, soilik euskal herritar.
Azkenik, euskal Herriaren independentziari buruz % 38k erantzun dute kontra daudela, % 23k alde, eta % 33k diote egoeraren arabera alde edo kontra egongo liratekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.