Sarbidea ukatuta zuten 1.600 ibilgailu sartzen ziren egunero Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan egokitzapen epean
Egokitzapen epean Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan (EGE) sartu diren ibilgailuen % 3k galarazita zuten sartzea eta isuna jaso zezaketen; hau da, egunean, 1.600 ibilgailuk, Bilboko Udalaren kalkuluen arabera. Dena dela, gehien kutsatzen duten ibilgailuen kopurua gutxitu egin omen da.
Gaur hasi dira Bilbon isunak jartzen Emisio Gutxiko Eremuaren araudia betetzen ez dutenei, atzo hiru hilabeteko egokitzapen epea amaituta. Epe horretan "kontzientziazio" lana egin dute erakundeek, eta sarbidea kontrolpean izan badute ere, ez da isunik jarri.
Nora Abete Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak egokitzapen aldiaren balorazio "oso positiboa" egin du.
Zinegotziak emandako datuen arabera, hiru hilabeteotan egindako kontroletan irakurritako matrikulen % 74 turismoenak ziren, % 20 kamioiak eta autobusak, eta % 6 motorrak; beste urtaro batzuekin alderatuta, datua antzekoa da.
Hala ere, "nabarmena" izan omen da "gehien kutsatzen duten ibilgailuen" beherakada, Abeteren esanetan. Hain zuzen ere, etiketarik gabeko ibilgailuak % 5,6 izan dira, eta EGEren araudia egin baino lehenago egindako ikerketan % 14 ziren.
Zero etiketadunen kopurua, berriz, % 0,5etik % 4,7ra igaro da epe berean, eta Eco dutenena % 5etik % 14,3ra. C etiketadun ibilgailuak dira gehien daudenak, % 46 aurreko txostenean, eta % 49,3 gaur egun; eta B dutenak % 34tik % 22,1era pasatu dira.
Egokitzapen epean isunak indarrean egon izan balira, 1.600 isun jarriko zituzketen egunero, eremuan sartzen ziren autoen % 3k baitzuten sarrera galarazita.
Kutsatzen duten ibilgailuak eremuan sartzeko egin dituzten eskaerei begiratuta, gehienak (% 47,9 ) garajea duten pertsonenak dira, % 33,7 egoiliarrak, % 4,5 merkatariak, % 1,8 eguneko zentroetakoak, tailerretakoak, kontzesionarioetakoak eta hoteletakoak, % 1,5 ibilgailu historikoenak, % 0,4 autoeskoletako ibilgailu, VTC eta taxiak, eta % 0,3 atzerriko ibilgailuak.
Bestalde, eta EGEaren mugikorreko aplikazioaren bitartez sarrera puntualak egiteko aukera baliatuta, 618 auto sartu dira, ia erdiak medikuarenera joateko. Gainerakoak, atzerritarrak (% 26,2), mugikortasuna murriztua duten pertsonak (% 19,6) eta albaitariarenera joandakoak (% 4,9) izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.