TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Isunak Bilboko EGEan, bronkiolitisaren txertaketa eta sailburuen ildo nagusiak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bilboko Emisio Gutxiko Eremua
Bilboko Emisio Gutxiko Eremua. Irudia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Isunak hasiko dira Bilboko EGEan: Bilboko Udala gaur hasiko da isunak jartzen baimenik gabe Emisio Gutxiko Eremuan sartzen diren ibilgailuei, behin egokitzapen epea amaituta. Bilboko Emisio Gutxiko Eremua ekainaren 15ean sartu zen indarrean eta, ordutik, sarbideen kontrola martxan egon da, baina isunak jarri beharrean, ohartarazpenak bidali dizkio araua urratu dutenei.

- Bronkiolitisaren aurkako txertaketa: Gaurtik aurrera, bigarren urtez jarraian, Osakidetzak txertoa jarriko die bronkiolitis larria izateko arrisku handiena duten haurrei. Txertoa, batez ere, jaioberriei, 3 hilabetetik beherakoei, ume goiztiarrei eta gaixotasun kronikoren bat duten 2 urtetik beherako haurrei jarriko diete. Urtero, 6.000 haurri baino gehiagori eragiten die arnas aparatuko gaixotasun horrek, eta kanpaina horren bidez, ospitaleratzeen kopurua erdira murriztu nahi dute.

- Sailburuen ildo nagusiak: Eusko Jaurlaritzako sailburuak Eusko Legebiltzarrean izango dira banan-banan gaurtik aurrera, legealdi honetarako prestatu dituzten programak zehazteko. Egunean bi agerraldi egongo dira, irailaren 25era arte. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea izango da lehena. Gainera, Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek astelehenean bertan hartuko du hitza.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X