TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikasleak unibertsitatera sartzeko probak egiten, artxiboko irudi batean
Ikasleak unibertsitatera sartzeko probak egiten, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Unibertsitatera sartzeko probak: Gaurtik ostegunera bitartean unibertsitatera sartzeko probak egingo dituzte 17.000 ikasle baino gehiagok Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. LOMLOEk bultzatutako gaitasunetan oinarritutako proben eredu berriarekin egingo den lehena izango da. Ohiko memorizazioaren ordez analisia eta aplikazio praktikoa lehenetsiko dira.

- Gobernu kontseilua Añanan: Imanol Pradales lehendakariak eta sailburuek astearteroko gobernu bilera Gesaltza Añanan egingo dute. Ondoren, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak kazetarien aurrera agertuko dira bileran hitz egindakoaren berri emateko.

- Osasun Itunaren bilera: Osasun Itunaren aldeko Mahaiak bederatzigarren bilera egingo du gaur, hilabete honetan bertan akordioa adosteko asmoz. Gaurko bileraren atarian, baikor mintzatu da Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, nahiz eta batzuei konpromisoa hartzeko beldurra ikusten dien. Martinezen arabera, akordioa lortzeko oztopo nagusia pribatizazioen gaia da, baina ziur agertu da hilabete honetan bertan ituna itxiko dutela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X