SUTEAK ESPAINIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainian kiskaltzen ari diren suteen ondorioz milaka lagun etxetik aterarazi dituzte

Azken orduetan 7.000 lagun baino gehiagok gaua etxetik kanpo pasa dute. Leon eta Ourense probintziek 19 zauritu zenbatu dituzte. Gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Leongo eta Zamorako suteen ondorioz; horietatik lau egoera kritikoan daude, eta beste hiru larri. 

18:00 - 20:00

Hainbat sutek bizi-bizi jarraitzen dute Espainian

Egoera kezkagarria bizi dute azken egun eta orduetan Espainiar Estatuan. Gutxienez bost sute handik bizi-bizi jarraitzen dute, eta milaka hektarea erre dituzte dagoeneko. Azken datuen arabera, 7.000 pertsonak baino gehiagok gaua etxetik kanpo igaro behar izan dute.

Galizian, Ourensen, oraindik kontrolatu gabe dagoen suteak dagoeneko 8.000 hektarea kiskali ditu. Hala, asteazken honetan UMEko kideak sartu dira eta herrigune batzuk hustu eta beste batzuk konfinatu behar izan dituzte. Landa Inguruneko Kontseilaritzaren arabera, orotara 1.000 hektarea erre dira uda honetan Galizian.

Adif Ourense probintziako trenbidea aztertzen ari da, A Meskita eta A Gudiña arteko abiadura handiko zatian izan daitezkeen kalteak zehazteko. Sutearen ondorioz Madril-Galizia loturako zirkulazioa eten behar izan dute.       

Gaztela eta Leonek ere garren artean jarraitzen du, eta zortzi sute larri daude Leonen, Zamoran eta Palentzian, eta ehunka hektarea erre dira. Leonen 23 herritako 4.300 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Molezuelas de la Carballedako sutearen ondorioz. Sute horrek Zamora eta Leon probintziei eragiten die, eta bart boluntario bat hil dela ere jakinarazi dute, sua itzaltzeko lanetan ari zela. Zamorako Puercasko baso-sutea ere lanak ematen ari da.

Gaztela eta Leongo Juntak jakinarazi duenez, gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Leongo eta Zamorako suteen ondorioz; horietatik lau egoera kritikoan daude, eta beste hiru larri, erredurak tarteko. Leon eta Ourense probintziek 19 zauritu zenbatu dituzte.

Gaztela-Mantxan hainbat sutek piztuta jarraitzen dute, baina asteazken honetako lehen orduan Toledoko hainbat udalerritan etxetik kanpo gaua pasa duten bizilagunek etxera itzuli ahal izan dute. Sare sozialetan jakinarazi duenez, Basoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuak ireki ditu sutearen ondorioz moztu dituen errepideak. 

Jarillan, Caceresen, 250 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte baso-sute baten ondorioz piztutako sutea tarteko, eta oraingoz ezin izango dute etxera  itzuli. Hasierako kalkuluen arabera 800 hektarea erre dira, eta suhiltzaileen arabera egoerak arratsaldean okerra egin dezake, ekaitzak tarteko.

Asturiasera ere begira baudade agintariak, 10 bat sute piztuta baitaude. Hala, goizaldean baso-suteen operatiboa bigarren mailara igo dute, eta UMEren esku-hartzea ere eskatu dute. Kezkagarriena Cangas de Narcean dago, bertan hiru su baitaude bizi-bizi. 

Agintariek egonkortu egin dute bart Tarifako sutea, eta gaur arratsaldean agintariek baieztatu dute Jabugokoa (Huelva) kontrolatu egin dela eta etxetik atera dituzten 240 pertsonak etxera itzuli ahal izan direla.

Gainera, arratsaldeko lehen ordutik ari dira Teresa de Cofrentes udalerrian (Valentzia) tximista batek piztutako baso-sute bat itzaltzen.

14 sute inguru daude piztuta une honetan Espainia osoan, eta sute hauek nola piztu diren ikertzen ari dira, Espainiako Gobernuak susmoa baitu asko nahita piztutako suteak direla.  

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X