Olatz Salvadorrek, Kai Nakaik eta Marenek Bilboko Udalaren kudeaketa eskasa salatu dute, Abandoibarreko kontzertuak direla eta
Larunbatean Abandoibarreko eszenatokian kontzertua eman behar zuten hiru artistek ohar bateratu bat kaleratu dute, Bilboko Udalaren aurka gogor eginez. Besteak beste, adierazi dute Udalak haien bizkar gainean utzi nahi izan zuela kontzertuak bertan behera gelditu izanaren ardura guztia, eta udalbatzako hainbat kidek iradoki zietela kolaboratuz gero aintzat hartuko zutela etorkizuneko programazioetan.
Abandoibarreko eszenatokia muntatzeko lanak. EITB.
Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean, larunbatean, Abandoibarrean aurreikusitako kontzertuak bertan behera gelditu izanak zeresana ematen jarraitzen du oraindik. Eszenatokia ez zegoen prest, eta Udalak azken orduan kontzertuak ezeztatzea erabaki zuen, "arazo teknikoak" zirela eta.
Hain zuzen ere, larunbatean Abandoibarrean kontzertua eman behar zuten hiru artistek (Olatz Salvador, Kai Nakai eta Maren) ohar bateratu bat kaleratu dute, Bilboko Udalaren aurka gogor eginez. Besteak beste, adierazi dute Udalak haien bizkar gainean utzi nahi izan zuela kontzertuak bertan behera gelditu izanaren ardura guztia, eta hirurek gertaturikoaren berri emateko argitaratutako azalpen bideoa eragozten saiatu zela.
Bart sare sozialetan zabaldu duten ohar bateratuan azaldu dutenez, Abandoibarreko eszenatokia muntatu behar zuen enpresaren "lan-arazoen" ondorioz, oholtza ez zegoen prest, eta, larunbaterako iragarritako kontzertuak bertan behera utzi zituen Udalak.
"Hiru artistak gutxietsita, triste eta haserre sentitzen gara jasotako tratuagatik. Gaur egun, abuztuak 19, oraindik ez dugu Udalaren barkamenik edo informaziorik jaso muntatu gabeko eszenatoki eta egin gabeko kontzertuagatik, eta abuztuaren 16an jasotako tratu txar eta erantzukizun ezaren aurrean", nabarmendu dute.
Halaber, "aurreikuspen eta erantzukizun faltak" haien ilusioa eta kontzertu aurreko lana "lausotu" dutela azpimarratu dute. Horrez gain, garbi utzi nahi izan dute gertaturikoaren ardura ezin zaiela "inola ere" beraiei leporatu.
Ildo horretan, beren lanarekiko errespetua eskatu dute.
Halaber, adierazi dute oharra kaleratzeak izan ditzakeen ondorioez jakitun badira ere, aurrera egitea erabaki dutela.
"Gure ongizatearen eta publikoarekiko errespetuaren alde, beharrezkoa ikusi dugu hau dena azaltzea. Elkar zaindu dezagun, Aurtengo Aste Nagusiko leloak dioen bezala, errespetu nagusia".
Aburtok mehatxurik egin izana ukatu du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ukatu egin du Abandoibarreko agertokia prest ez egoteagatik pasa den larunbatean kontzertua eman izan ez zuten hiru musikariei Udalak mehatxu egin ziela.
Marijaiarekin batera Basurtuko Ospitalera egin duen bisitan, Aburtok ez du artistekin ika-mikarik sortu nahi izan, eta azpimarratu du arazo bakarra enpresaren eta Udalaren artekoa dela, enpresak kontratuaren bere zatia bete ez zuelako.
Gainera, Aburtok gogorarazi du igandean barkamena eskatu zuela kontzertuak egin ez izanagatik, eta, bide batez, ukatu egin du Udalak inolako mehatxurik egin izana, zuzenean zein zeharka.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen sare bat desegin dute: lau atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gaizkile beterano bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.