Euriak gorabehera handiak eragin ditu zirkulazioan: istripu ugari eta errei-mozketak
Erandion (Txorierri) izan dira gertakari nabarmenenak, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Avanzada eta Arrontegin. Usurbilen, gainera, AP-8an gorabeherak izan dira, istripu baten ondorioz. Nolanahi ere, 09:00ak aldera ohikora itzuli da egoera.
Auto-ilarak ostegun honetan, euria dela eta. Argazkia: Trafikoa
Euri zaparrada mardulak direla eta, hainbat gorabehera sortu dira ostegun goizean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepide sarean, bereziki lehen orduan. Hala, hainbat istripu izan dira, eta errei asko moztu; horrek eragina izan du zirkulazioan. Gertakari nabarmenenak Erandion jazo dira, Txorierrin, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Leioako errepidean eta Arrontegin. Gainera, Usurbilen, arazo handiak izan dira AP-8an, bi errei moztera behartu duen istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Zehazki, N-637 errepidean, Erandio parean, Galdakaorako noranzkoan, hiru errei itxi behar izan dituzte lehen orduan izandako istripu baten ondorioz. Gertakari horrek bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu inguruetan, baina zirkulazioa 08:30erako hasi da betiko martxan ibiltzen.
Gorabeherak izan dira BI-631 errepidean ere. Hainbat ibilgailuk istripua izan dute Zamudio parean, Bermeorako noranzkoan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira inguruan. Orain, errei bat dago irekita.
BI-737 errepidean, Derioko biribilgunetik gertu, ibilgailuen arteko bi talka jazo dira Agirleta gainean.
AP-8an ere hainbat gorabehera izan dira, horietako bat Zornotzan, eta errei bat itxi behar izan dute. Usurbil parean ere, Irunerako noranzkoan, istripu bat izan da, eta, ondorioz, bi errei itxi dituzte eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan. Handik gutxira, trafikoa ohikora itzuli da. Zarautzen, Bilborako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin dute eta auto-ilarak sortu dira, errei bat itxi behar izan baitute.
Nolanahi ere, 09:00etarako euskal errepide sareko zirkulazioa normal antzean hasi da ibiltzen; izan ere, gorabehera gehienak lehen orduan gertatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Apezpikutzak basilika batean grabatutako Tokischa rap-abeslariaren bideoa kentzeko eskatu du
Gotzaindegiak "sakonki deitoratzen du espazio sakratu baten erabilera desegokia", eta "oihartzun erraldoia" izan duen edukia grabatzeko baimenik ez zuela eman azpimarratu du.
Apirilak 8, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna Euskal Herrian
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, urtero hainbat ekimen eta elkateratze egiten dira Euskal Herriko zenbait herritan. Bilboko Otxarkoaga auzoan, EAEko lehen hiri-bankua estreinatu dute bandera erromaniarra margotuta.
Espetxera bidali dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizona
Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.
HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala
Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.
Realzaleak beldur dira, ez ote dituzten hegaldiak atzeratuko edo bertan behera utziko, Sevillako aire kontrolatzaileen greba dela eta
Kopako finalerako 10 egun falta direnean, Saerco enpresako langileen grebak Andaluziako hiribururako hegaldiak arriskuan jarri ditu. Txuri-urdinen jarraitzaileek eta aldez aurretik planifikatu beharko dute bidaia, atzerapen eta gorabehera posibleak kontuan hartuta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Atxilotuak 33 ditu eta, egozten zaionaren arabera, emakumea indarrez eraman zuen parking bateko sarrerara. Han, immobilizatzea lortu eta erasoa egin zion.
Adamuzko istripuaren gaineko Guardia Zibilaren azken txostenak dio istripuaren bezperan hautsi zela burdinbidea
Montoroko epategian egindako ikerketaren arabera, inguruko argindar-sistemako tentsioak behera egin zuen, baina ez zenez gutxieneko atalasea baino baxuagoa izan, ez zen alarmarik sortu.
Espainiako Gobernuak maiatzean onartuko du 16 urtetik beherakoek sare sozialak izatea debekatzeko legea
Sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina eta sare sozialen edukietan ateratzeko gutxieneko adina 16 urtera igoko da.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bizikletako giltzarrapoarekin laguntza eskatu eta urruntze-agindu bat urratzea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu du, bizikletaren giltzarrapoa irekitzen laguntzera joan zaizkion agenteak urruntzeko agindu judizial bat urratu duela ohartu direnean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, ia 300 kilo speed entregatu behar zituztela egotzita
Atxiloketak lurraldeko hainbat udalerritan egin dituzte. Gainera, lau etxebizitza miatu dituzte, Bilbon eta Galdakaon. Espainiako Estatuan atzemandako substantzia horren kopuru handienetako bat da.