Ertzaintza 11 pertsona gehiago ikertzen ari da uztailean Azpeitian izandako istiluengatik
Azpeitiko Udaltzaingoaren egoitzan izan ziren istiluak. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Ertzaintzak 18 eta 38 urte bitarteko beste 11 pertsona ikertu ditu, uztailean Azpeitian izandako istiluekin lotuta. Bi ertzain zauritu ziren istilu horietan.
Gainera, ikerketa irekita dago oraindik, eta ez da baztertzen pertsona gehiago atxilotzea edo ikertzea desordena publiko horietan ustez parte hartzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Uztailaren 20ko goizaldean jazo ziren istiluak, Ertzaintzaren patruila batek hiri-altzarietan pintaketa bat egiteagatik gazte bat identifikatu eta ondasun publikoak narrasteagatik zigortzeko proposatu ondoren.
Handik gutxira, gazte talde handi bat Udaltzaingoaren egoitzara joan zen, eta agenteei agiraka eta eraso egin zien. Gertaera horien aurrean, Ertzaintzaren patruilak udaltzainei laguntzera joan ziren, eta egoera bideratzeko esku hartu behar izan zuten. Ondorioz, bi ertzain zauritu ziren.
Urola-Kostako ertzain-etxeak ikerketa hasi zuen gertakari horiengatik, eta, hasiera batean, 16 urteko mutil bat atxilotu zuten eta beste hamar gazte ikertu. Desordena publikoak eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatu dizkiete guztiei.
Orain, Ertzaintzak 18 eta 38 urte bitarteko 11 pertsona ikertu ditu, eta ez da baztertzen pertsona gehiago atxilotzea edo ikertzea desordena publiko horiekin lotuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Azpeitiko ustezko hiltzailearen etxebizitza miatzen ari da berriro Ertzaintza
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Landeta industrialdearen inguruan, 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea han egon daitekelakoan. Gizonaren autoa gaur goizean aurkitu dute inguru horretan.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.