Israel-Premier Tech taldeko zuzendariak Vuelta utzi du
Lasterketan egon diren protestak direla eta, Oscar Guerrerok bere ezinegona agertu zuen, eta etxean da jada.
Oscar Guerrerok, Israel-Premier Tech taldeko zuzendariak, Espainiako Itzulia utzi du, lasterketa guztian zehar egon diren protesten ostean.
Ostiraleko etapan zuzendariak ez zuen taldearen kotxea hartu, eta Guerrerok lasterketa utzi duela baieztatu dute zenbait hedabidek.
Hainbat izan dira aurtengo Vueltan izandako protestak, Palestina babestu eta Israel zuritzearen kontra deitutakoak.
Horien artean, Bilboko eta Galiziako protestak izan dira entzutetsuenak, etapa horietako helmugan egindako protestek ibilbidea laburtzea eragin baitzuten.
Lasterketan bertan egindakoez gain, Israelgo taldearen aurkako pintaketak ere agertu dira zuzendariaren jaioterrian, Oscar Guerreroren etxe inguruan mezuak margotu baitituzte, Altsasun.
Albiste gehiago gizartea
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia jotzeagatik, Tuteran
Gizonak autoz ihes egin zuen eta istripua eragin zuen AP-68an.
EAJk salatu du Gasteizko etorkinentzako makrozentroak "talka" egiten duela "euskal harrera ereduarekin"
Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruak uste du Espainiako Gobernuak "beste leku batzuetarako nahi ez duen eredua" eraman duela Gasteizera. Horregatik, atzera egiteko eta lanak bertan behera uzteko eskatu dio.
Bi pertsona zauritu dira Andoaingo etxebizitza batean gas leherketa baten ondorioz
Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude larri. Etxebizitza prezintatu egin dute, badaezpadako neurri gisa.
135 pertsona bizi dira Donostiako Herrera auzoko fabrika abandonatu batean
Gizonak, atzerritarrak eta adinez nagusiak dira denak. Eraikinaren egoerak kezkatuta, Herripe auzo elkarteak ikuskapena egiteko eskatu zion Udalari. Teknikariak bertaratu direnean identifikatu dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak.
76 urteko gizon bat hil da Zarauzko hondartzan
Sorosleek oso larri atera dute uretatik, eta, suspertzen saiatu badira ere, ez dute lortu.
Tuberkulosi kasu batek prebentzio eta kontrol protokoloa aktibatu du EHUko Zientzia Fakultatean
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak 70 kontaktu identifikatu dituzte. Azterketak eta jarraipena egingo zaie hurrengo egunetan.
Gasteizko errefuxiatuen zentroko plazak 200era murriztea ez dela nahikoa adierazi du Melgosak
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren ustez, Espainiako Gobernuak Gasteizen errefuxiatuak hartzeko proiektatutako zentroaren edukiera 350 plazatik 200era murriztea "ez da nahikoa", eta "harrerako euskal eredua" babestu du, berriro.
Auzitegi Nazionalak ez du onartu Israeli Vueltan boikota egitea egotzita jarritako salaketa, eskumen falta dela eta
Salaketa hori protesta egin dutenen eta erakunde bultzatzaile zein babesleen aurka jarri zuten; besteak beste, EH Bildu, Podemos, Izquierda Unida eta Sumar alderdi politikoen aurka.
Bertan behera geratu da Bilbon hilaren 17rako iragarritako Israelgo enbaxadorearen hitzaldia
Antolatzaileek ohar bat kaleratu dute, eta bertan adierazi dute hitzaldia bertan behera uztea erabaki dutela, "egungo krispazio politikoaren giroari ez laguntzeko, eta erantzukizunez jokatuz, hirugarrenei kalterik ez egiteko".