Itun soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua aurkeztu du Batuz Aldatu dinamikak, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioan azpimarra jarrita
Euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politiketan ezinbesteko jotzen duen “jauziaren” oinarriak jasotzen ditu dokumentuak, betiere adostasun soziala oinarri hartuta. Erakunde eta instituzioak interpelatu ditu “politika publiko ausart eta anbiziotsuak” egin ditzaten.
Batuz Aldatu dinamikaren gaurko agerraldia Donostian. Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua
Euskararen normalizazioa eta biziberritze prozesua "moteldu" eta euskal hiztun komunitatea "larrialdi linguistikoan" den honetan, "pizkunde berria" eragin nahi du Batuz Aldatu dinamikak, itun soziopolitiko berrirako eskaintza mahai gainean jarrita.
Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora sinatzaile elkartu dira gaur goizean Donostian, hain zuzen ere, proposamena aurkezteko.
Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, proposamenaren helburua da "euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa den jauziaren nondik norakoa proposatzea, betiere adostasun soziala oinarri dela".
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, itun soziopolitiko berriak "paradigma aldaketa" bat planteatzen du, besteak beste, "estatusaren auziari ere sendo helduko diona".
"Oso laburbilduta, ezagutzea orokortzea, hau da, herritar orok euskara ezagutuko duen ortzemuga bat ezartzea, eta normal erabiltzeko baldintzak eratzea dira oinarriak". Paradigma aldaketa bat, besteak beste, estatusaren auziari ere helduko diona"
Halaber, Eskisabelek erantsi du "bide horretatik euskararen normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko bidea sortzeaz gain, hizkuntza eskubideak erabat gauzatzea lortuko litzatekeela, eta, ondorioz, justizia soziala, gizarte kohesioa, bizikidetza eta askatasuna indartzea".
Sustatzaileen arabera, hizkuntza politiken paradigma berriak jarraitu beharreko lau ardatz nagusi izan beharko lituzke: "euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, ofizialtasun-estatus berdinzalea lortzea eta komunitate euskaldunaren ahalduntzea".
Hizkuntza politika berrirako giltzak
Proposamenak bost eremu nagusitan banatzen ditu euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan gizarteko sektore desberdinek dituzten erantzukizunak.
Erantzukizunen lehen geruzan erakundeak eta eragile politikoak jartzen ditu. Hain zuzen ere, proposamenak instituzioen ardura azpimarratzen du, hasi udaletatik eta Euskal Herria banatzen duten eremu administratibo bakoitzeko gobernuetaraino. Gauzak horrela, ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatzeko politika publiko ausart eta anbiziotsuak eskatzen dizkie. Halaber, Estatusaren auziari aipamen berezia egiten zaio, itunean jasotzen denez, euskarak Euskal Herri osoan ofizialtasun estatusa lortzea egin beharreko urratsa baita etorkizuna bermatuko duten politika publikoak sistematikoki eta iraunkorki egiteko.
Eragile ekonomikoei dagokienez, itunaren bultzatzaileek enpresei eskatzen diete euskara balio estrategiko gisa txertatzeko eta euskara planak garatzeko, eta sindikatuei, berriz, hizkuntza eskubideak langileen eskubideen parte gisa aitortu eta lan-hitzarmenetan jasotzea.
Gizarte eragileei hizkuntza berpizkundea beren konpromisoen artean kokatzeko eskatzen diete, eta justizia eta kohesio sozialaren ardatz bihurtzeko deia egiten die.
Eremu akademiko eta kulturalari euskarazko ezagutza eta sorkuntza propioa bermatzeko eskatzen zaie. Unibertsitateei goi-mailako ikasketen euskarazko eskaintza bermatzea eta ikerketa euskaraz egiteko ibilbideak eraiki ditzatela, eta kultur eragileei euskarazko kultur sorkuntza ardatzean jartzeko gonbita egiten die.
Azkenik, herritarren konpromiso aktiboa jasotzen du dokumentuak, euskararen etorkizunaren berme nagusi gisa.
Konpromisoak eta atxikimenduak
Eragile sinatzaileek lau konpromiso nagusi hartzen dituzte: dokumentuaren edukia gizarteratzea, proposamenak bere egitea, elkarrizketan eta elkarlanean jarraitzea, eta bere eremuan eragiteko gai den konpromiso gehigarriak hartzea.
113 eragilek sinatu dute ituna oraingoz, eta horrekin bat egin nahi dutenek Batuz Aldatu helbidean sinatu ahal dute dokumentua.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.