Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Nafarroaren eguna eta txerri izurria
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskararen Nazioarteko Eguna: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da. Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru foru aldundiek, Eudelek eta UEMAk adierazpen bateratua atera dute, Euskara, zugan, nigan, gugan lelopean. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 12:00etan egingo du ekitaldi nagusia Ajuria Enean. Euskalgintzaren Kontseiluak, bere aldetik, hizkuntza politiketan aurrera egitearen beharra aldarrikatu du.
- Nafarroaren Eguna: San Frantzisko Xabierkoaren eta Nafarroaren Eguna ere bada gaurkoa. Ekitaldi instituzionalak ez ezik, "Nafarren biltzarra" ekitaldi herrikoia egingo dira. Ekitaldi nagusia eguerdian izango da, Nafarroako Gobernuak Manuel Torres enpresaburuari hil ondorengo urrezko domina emango dio. EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak ez dute ekitaldian parte hartuko, MTorres enpresak Israeleko armadarekin harreman komertzialak dituela eta.
- Txerri izurria: Katalunian gutxienez 40 basurde dira hilik agertu direnak, duela astebete, Afrikako txerri izurriaren ondorioz hildako bi lehen basurdeen eremu berean (horietatik 9 txerri izurriaz kutsatutakoak) Luis Planas Nekazaritza eta Arrantza ministroak adierazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko gotzaina: "Ez genuke inoiz gertatu behar ez zena gogoratzen ibili behar"
Juan Carlos Elizaldek 1976ko martxoaren 3an Poliziak eraildako bost lagunetako bakoitza gogoratu du, 50. urteurrenaren harira ospatutako mezaren homilian. Arabako Elizaren ordezkari nagusiak adierazi duenez, "gure hurbiltasuna eta otoitza berritzen dugu biktimen alde eta gertaera horiek markatutako guztien alde".
Osakidetzak "txertaketa sistemaren segurtasuna" indartuko du, "berehalako eta epe ertainerako" neurriekin
Bi hilabeteko epean, besteak beste, erosketa-agiriak berrikusiko dira, zentro bakoitzeko txertaketa arduradun bat izendatuko da eta hozteko ekipoak kudeatzeko protokolo berria ezarriko da.
AP-8 autobideak bidegurutze hobea izango du Oiartzunen, eta agian lotune berri bat, Orion
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8,1 milioi euro bideratuko ditu AP-8 autobidearen eta GI-20 errepidearen arteko bidegurutzearen segurtasuna hobetzeko, Bilborako noranzkoan, eta Orion bi noranzkoetan lotura osoa egitea aztertzen ari da.
EHIGEk segregazioaren aurkako itunaren mahaia utzi du, Hezkuntzak diagnostiko "partziala" egin du eta
Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioak salatu duenez, aplikatutako metodologia "parte-hartze prozesu errealak izan behar duenaren antitesia da"
Ekialde Hurbilean dauden 45 euskal herritarrekin harremanetan jarri da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak komunikaziorako hainbat bide zabaldu ditu, inguru hartan dauden euskal herritarrei egoera bideratzen laguntzeko. Ekialde Hurbilean egoitzak dituzten euskal enpresekin ere jarri dira kontaktuan.
Bizkaiko Foru Aldundiak ke-detektagailuak jarriko ditu Bustuarialdeko adinekoen eta pertsona kalteberen 2.450 etxetan baino gehiagotan
Etxeko suteen ondoriozko arriskuak murrizteko plan pilotu bat da, eta gero beste eskualde batzuetan ezarri ahal izatea da asmoa.
Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketa maiatzaren 4an hasiko da
32 urteko emakumea (bikiez haurdun zegoen) bikotekide ohiak hil omen zuen 2023ko maiatzaren 27an, Gasteizko apartahotel batean, urruntze agindua urratu zuen aldietako batean.
Ikerketa eta trazabilitate batzordearen txostenak baieztatu du hainbat akats izan zirela Osakidetzako txertoen kudeaketan
Iraungitako dosien inguruko ikerketaren arabera, txertaketa-sistemaren banaketan, trazabilitatean eta barne-kontroletan egon dira arazoak.
Auto-ilara luzeak daude AP-8 autobidean, bi istripu izan baitira Zarautz parean, Bilborako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute, eta trafiko motela dago inguruan. Bestalde, bi ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute Erletxetako industrialderako sarbidean, Bizkaian. Horren ondorioz, auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Martin Villaren ustez, Gasteizko gertaerak "lehenago moztu behar ziren"
Orduko Harreman Sindikalen ministroak Radio Vitoriak Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrenaren harira ekoitzitako "Gasteiz, martxoak 3. Oroimenaren indarra" soinu-dokumentalean egin ditu adierazpen horiek.