UEMAren esanetan, 2026ak “hizkuntza politika berriaren orubeak sendotzeko urtea” izan behar du
Urdiain eta Zeberio sartuta, 120 udalerrik osatzen dute jada Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (355.000 biztanle). Euskararen kontrako oldarraldia dela eta, “euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordioak adosteko ahalegin guztiak” egingo dituela esan du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak.
UEMAko kideen topaketa Etxarri Aranatzen. Argazkia: Villabonako Udala
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urte amaierako batzarra egin du gaur Etxarri Aranatzen, eta, bertan, ongietorria eman diete beste bi herriri: Urdiaini eta Zeberiori. Horiekin, 120 dira jada UEMA osatzen duten udalak, eta guztira 355.000 biztanleko komunitatea osatzen dute.
Orain arteko hizkuntza politikak eman beharrekoa eman duela, aldatzeko garaia dela eta erakunde publikoei horri erantzutea dagokiela adierazi du UEMAko lehendakari Martin Aramendik.
"Aldaketarik ezean 2036an euskararen egoera zein izango den aurreikusten du proiekzio demolinguistikoak, eta ondorioek alarma gorri guztiak piztu dituzte, arnasguneak desagertzeko bidean daudela erakusten duelako, eta, oro har, arlo guztietan atzerakada zantzuak aurreikusten direlako", ohartarazi du Aramendik.
"Milaka eta milaka herritarrek euskararentzat justizia, lege-babesa eta arnasa eskatu zituzten uztailean udaletxeen aurrean, eta horri erantzutea dagokigu 2026an, behar diren aldaketak adostuz", gaineratu du, eta bide horretan "euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordioak adosteko", UEMAk "ahalegin guztiak" egingo dituela nabarmendu du.
"Orain arteko hizkuntza politikak eman du berea. Honaino iritsi gara, eta aldatzeko garaia dela erakusten dute datu eta zantzu guztiek; beraz, aldaketarako garaia da, ezinbestean. Kalean herritarrak eta euskaltzaleak izango dira pizkunde berria hauspotuko dutenak, eta erakunde publikooi horri behar bezala erantzutea dagokigu", erantsi du.
Ildo horretan, “pizkunde berriari” erreferentzia eginez, Kontseiluak abenduaren 27rako Bilbon antolatu duen ekitaldiarekin bat egin du UEMAk, eta bertaratzeko deia egin dute.
UEMAren kudeaketarekin kritiko azaldu dira EAJ-PNVk Mankomunitatean dituen ordezkariak
UEMAko batzar nagusiaren ostean, oharra kaleratu du EAJk, 2026rako bazkideen kuota igoerarekin eta lanpostu zerrendarekin ez dagoela ados adierazi eta bozketan abstentziora jo duela azaltzeko.
2026rako bazkideen kuotaren % 3ko igoerari dagokionez, "zenbait udali (bereziki txikiei) esfortzu handia eskatzen die kuota ordaintzeak, eta, EAJren iritziz, badago nahikoa gerakin 2026ari igoerarik gabe ere aurre egiteko", azaldu dute.
Bestalde, 2026ko aurrekontuaren eta lanpostu zerrendaren inguruan ere kezka azaldu dute jeltzaleek, lehen kapitulua, giza baliabideen atala, "etenik gabe handitzen ari delako". "UEMAren bideragarritasuna bermatzeko, UEMAk dituen baliabide propioak eta azpikontratatutakoak optimizatzea helburu izango duen azterketa" eskatu dute jeltzaleek: "Esaterako, Mankomunitatean dauden zenbait herrik badituzte euskara zerbitzuak edo teknikariak, eta horiekin koordinatuta planteatu behar da UEMAko jarduna, ezin dira duplizidadeak bilatu, ekidin behar dira gastua neurrian egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Larrialdi zerbitzuak joan den astearte gauean Mendexan desagertu zen 82 urteko arrantzale eta Ispasterreko alkate ohiaren bila aritu dira. Lapak arrantzatzera joan zen.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.