GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda

Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Kamioilaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Auto-ilarak sortu dira Errenteriarako noranzkoan.

Istripua Gaintxurizketan
18:00 - 20:00

Auto baten gidaria hil da ostegun honetan GI-636 errepidean, Irunen, AP-8ko sarreran, kamioi baten aurka talka eginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildakoak 51 urte ditu.

Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Autoaren gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuek hila zela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Kamioiaren gidaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute.

GI-636 errepidea, Irun parean, itxi dute Errenteriako noranzkoan, eta 3 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X