Adamuzen apurtu zen errailaren inguruan zabaltzen ari diren gezurrak salatu, eta berria zela defendatu du Puentek
Espainiako Gobernuko Garraio ministroak azaldu duenez, erraila 2023an ekoitzi eta 2025ean instalatu zuten. ArcelorMittalek bidalitako oharra eta egiaztapen tekniko guztiak egin izanaren ikuskapen-ziurtagiria ere argitaratu ditu.
Ministroak bere sare sozialetan zabaldutak argazkietako bat.
El Mundo egunkariak igande honetan zabaldutako informazio bati erantzunez, Oscar Puente Espainako Gobernuko Garraio ministroak gezurtatu egin du Adamuz parean hautsi zen errail zatia zaharra zenik. Zehazki, 2023an egin zela eta 2025eko maiatzaren eta ekainaren artean instatu zela eman du jakitera, eta egiaztapen tekniko guztiak egin izanaren ziurtagiria erakutsi du.
X sarean duen profilean zehaztu duenez, hautsitako errailak 312592Y101 zenbakia du, 60 kg-ko pisua, eta ArcelorMittalen garaiko oharra ere publiko egin du.
Horrela erantzun dio El Mundo egunkariaren bertsioari, hark Iryo trena errailetik ateratzen hasi zen bide-zatia berritu gabe dagoela 1989tik esan ostean.
"Berriro BULO bat, eta lehen orrian. Urteak aurrera doaz eta denak berdin jarraitzen du: zoritxarra, eta ondoren intoxikazioa ", adierazi du Puentek. "Utzi desinformatzeari! Eta utz gaitzazue lanean. Nahiko lan dugu dugu istripua argitzearekin eta arazoak konpontzearekin, faltsukeriak etengabe gezurtatzen aritzeko", idatzi du Puentek.
Ondoren, minutu batzuk geroago, ministroak beste mezu batean zehaztu duenez, errailak "ikuskapen-ziurtagiria du, egiaztapen kimiko, mekaniko, metalografiko, ekuazio prediktibo, gogortasun, talka eta inpaktu-egiaztapen guztiak igaro dituela egiaztatzen duena. Material horientzat nahitaezkoak dira martxan jarri aurretik, fabrikatzailearen ziurtagiriek frogatzen duten bezala".
ArcelorMittalen errei guztiek Ensidesa marka daramatela ere adieeazi du, bere marka komertziala delako, edozein urtetakoak izanda ere.
Gaur bertan, hitz gogorrak izan ditu Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak Puenteren kontra. Gezurretan aritzea eta informazioa ezkutatzea leporatu dio ministroari.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, ordea, bere babes osoa agertu dio.
ArcelorMittalek espekulazioak alde batera uzteko eskatu du
ArcelorMittal siderurgia-konpainiak ohar bat igorri du igande honetan, 45 pertsona hil ziren tren-istripuari buruzko ikerketa independentea "espekulazioak alde batera utzita" egitea eskatuz.
Oharrean, doluminak helarazi dizkiete senide bat galdu duten familiei zein zauritu guztiei, eta horrekin batera, ikerketarekin "erabat eta gardentasunez" elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi dute.
"Trenbideak hornitzeko altzairu guztiari kalitate-proba zorrotzak egiten zaizkio. Hala ere, badakigu, tamaina honetako istripu baten aurrean, arrazoi posible guztiak aztertu behar direla. Horregatik, ikerketarekin elkarlanean arituko gara beharrezko diren alderdi guztietan", adierazi du ArcelorMittalek.
Zure interesekoa izan daiteke
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.