2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
G20ko Osasun eta Ekonomia ministroek 2022ko erdialderako munduko herritarren % 70 txertatua egoteko konpromisoa hartu dute, koronabirusaren pandemia kontrolatzeko eta susperraldi ekonomiko iraunkorra bermatzeko.
Horixe adierazi dute amaierako agirian, eta azpimarratu dute helburua "2021eko amaieran gutxienez herritarren % 40 txertatuta egotea" dela, eta "2022 erdialderako % 70". Horren harira, "garapen bidean dauden herrialdeetan txertoen eta oinarrizko sendagaien hornidura sustatzea" adostu dute.
Roberto Speranza Osasun ministro italiarrak komunikabideen aurrean adierazi duenez, "osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko".
"COVID-19aren lezioak erakusten digu ausardiaz inbertitu behar dugula gure herrialdeetako osasun zerbitzuetan. Osasuna ezin dugu jada kostu gisa hartu, baizik eta inbertsio bezala jendearen bizi kalitatean", gaineratu du.
Erroman bildu dira gaur G20ko Osasun eta Ekonomia ministroak, Italiaren presidentetzan egin duten lehenengo hitzorduan, eta bi sektoreak estuki lotuta egon behar direla berretsi dute.
Bihartik igandera bitartean G20ko buruzagiek egingo duten goi-bileraren atarian adostu dute mezua. Bertan izango dira Joe Biden AEBko presidentea, Alberto Fernandez Argentinakoa, Jair Bolsonaro Brasilgoa, Emmanuel Macron Frantziako, Angela Merkel Alemaniakoa eta Olaf Scholz lekukoa hartuko diona, besteak beste.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ere izan da bertan, Espainia G20ren estatu gonbidatu iraunkorra baita.
Lantaldea
Bestalde, Osasun eta Ekonomia G20ak lantalde bat osatzea adostu du etorkizuneko osasun larrialdiak eta baliabideen kudeaketa eraginkorra lantzeko nazioarteko elkarrizketa eta lankidetza hobetzeko.
Asmoa da 2021eko amaieran batzar bat egitea ibilbide orri bat adosteko, eta Osasunaren Mundu Erakundearen eta Munduko Bankuaren laguntza izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.